NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:





ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA

Tecnalia. Inspiring Business

Tecnalia. Inspiring Business

Sentsore-datuen bolumen handien aurreprozesamendu analitikoa: erabilera-kasua CAFeki

2020.12.02

Tokia: Webinarra
Data: 2020.12.02
Ordutegia: 9:30etik 10etara
Iraupena: 30 minutu
Antolatzailea: IOT Solutions World Congress eta TECNALIA
Prezioa: Doan
Eva Salgado
eva.salgado@tecnalia.com

Gauzen Internet, big data eta adimen artifiziala ezinbesteko paradigmak dira erakundeen eraldaketa digitalean aurrera egiteko. Ez alferrik, IoT-a agertzearekin batera, datu-bolumen handi-handiak sortzen dira, eta, big data teknologia erabiliz eta adimen artifiziala aplikatuz, balioa atera daiteke datu horietatik, erabiltzaileentzako zerbitzuak hobetze aldera. Kontua da trakzio-teknologia horiek erronka handiak dakartzatela, nola ezarri hausnartzen denean. Zailtasunak sortzen dira prozesatzeko eta biltegiratzeko, eta, beraz, ikuspegi konputazional berriak behar dira; adibidez, edge computing deritzona. IoT-ko datuak analitikoki prozesatzeko konputazioari eta eragiketei hurbiltzeko era berri bat da, eta alde on ugari dakartza; esate baterako, latentzia txikiagoak analisietan, baliabideak neurri handiagoan aprobetxatzea (eta, hortaz, kostuak behera egitea), eta hobekuntzak pribatutasunean eta akatsekiko tolerantzian. Baina.... erakundeak prest al daude teknologia-salto horri heltzeko?

Webinarrean, galdera horri erantzuten saiatuko gara. Horretarako, egoera orokorra zertan den ikusi, IoT paradigmaren gako nagusien berri eman, eta adimen artifizialaren eta big dataren osagarri dela azalduko dugu. Amaitzeko, eraldaketa digitalerako prozesuaren adibide bat jarriko da. Paradigma horiek erabiliz, horrelako prozesu baten buru izan da CAF, trenen alorrean arrakasta handiena lortu duten konpainietako bat.

NORENTZAT  

  • Eraldaketa digitalaz eta lotuta dauden paradigmez (IoT, edge computing...) gehiago jakin nahi dutenentzat.  

 NORK AURKEZTEN DU

  • Josu Diaz de Arcaya, big data teknologietako TECNALIAko ikertzaile seniorra.
Jarraitu harremanetan Tecnaliarekin

WEBGUNEAREN TITULARRA

Tecnalia – Inspiring Business

BILATZAILEA



ORRI-OINA

© 2020 Tecnalia.. Eskubide guztiak erreserbatuta.

Parque Científico y Tecnológico de Gipuzkoa. Mikeletegi Pasealekua, 2. E-20009 Donostia (Gipuzkoa). Tel.: 902.760.000 - Nazioarteko deiak: (+34) 946.430.850


NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: