NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:





ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA

Tecnalia. Inspiring Business

Tecnalia. Inspiring Business

Negozio-aukerak

Gure ahalmenak eta garapenak eskaintzen ditugu enpresei negozioa sortzen laguntzeko. Horretarako, gure ikerketak eta teknologiak ditugu, eta era askotako formulak: enpresa bateratua, elkartea, arrisku partekatua, enpresa banatzailea eta abar.

Qing pulseras

QING SOLUTIONS

QING SOLUTIONS TECNALIAk sortutako lehen RFID/NFC erabilgarria baten oinarrituta dagoen Ordainketa eta Sarrera Kudeaketa sistema berritzailea da, batez be hotel sektorean dauden bearrak betetzeko. Qing'ek honako preatazioak eta zerbitzuak eskaintzen ditu: Segurtasuna, Sarreretako Kontrola, Pertsonalizazioa, sorrera dinamikoa, salmenta gurutzatuak eta zorro gabeko ordainketa erresago eta erosoagoak.

http://qing.solutions/

wz-mini

WHITEZONE

WHITEZONE industrialdeak ‘malware’ (mehatxuak) kanpo  mugatzen duen produktu bat da eta  software segura bakarrik onartzen du industrial barrutian baimendutako pertsonen arabera. WhiteZone  industria operadore et azpiegitura kritikoei zuzenduta dago software sarrerak  (USBak, CDak, eta abar) kontrolpean mantenduz.

Informazio gehiago

SmartMobiliyLab-small

SMART MOBILITY LAB

TECNALIAren Smart Mobility Lab ekimenak irtenbide berriak diseinatzeko laguntza-zerbitzu bat ematen du, hiri barruko eta hiriarteko zirkulazioaren kudeaketa adimenduna egiteko aplikazio eta gailuen prototipoak azkar egiteko aukera ematen duen azpiegitura berezi baten bitartez. Era berean, zirkulazioaren eta mugikortasunaren kudeaketako erronkekin kezkatuta dauden enpresa, I+G+Bko zentro eta administrazio publikoen topagune izatea du helburu, negozio-aukera berriak identifikatu eta irtenbide, produktu eta zerbitzu berri bihur daitezen.

Informazio gehiago
 

CMS-small

CMS EDUKI DIGITALAK

CMS (Content Management System) eduki-kudeatzaile bat da, eta, haren bidez, publizitate-kanpaina pertsonalizatuak bidal daitezke hainbat gailutara. Edukiak —bideoak, irudiak nahiz flashak— zerbitzari batean kargatzen dira, eta, han, erreproduzitzaile bakoitzaren programazioak eta eskaletak ezartzen dira.

Ezarritako programazioaren arabera, sistema automatokiko konektatzen da erreproduzitzaile bakoitzarekin (totema, bideo-horma, informazio-gunea...), edukiak eguneratzen eta bidaltzen ditu, eta iragarle bakoitzaren eduki-emisioen kopurua kontatzen du.

 

 

M2CLOUD-small

M2CLOUD

Softwarea produktu gisa saltzen duten enpresa izatetik software-ereduak hodeiko zerbitzu gisa (SaaS) saldu nahi dituen enpresa izatera pasatzen laguntzeko tresna-sorta da. Aldaketa hori hiru fasetan egiten da:

  • Aurremigrazioa: erabakiak hartzen laguntzeko tresnen bidez, heldutasun- eta negozio-alderdiak eta alderdi     teknikoak kontuan hartuz.
  • Migrazioa: alderdi teknikoak eta negozioa aldatzeko tresnak erabiliz.
  • Hornidura zerbitzu-mailak bermatuz.

 

Prossurance-small

PROSSURANCE

Bai produktuen bai prozesuen sistema kritikoak ziurtatzeko eta egiaztatzeko kudeaketa-sistema, sektore aeroespazialerako eta trenbideko, itsasoko eta automobilgintzako sektoreetarako.

Prossurancek prozesuaren nahiz produktuaren kalitatearen ikuspegi osoa eskaintzen du, dagokion araudia kontuan hartuz. Ezagutzan, metodo kuantitatiboetan eta berrerabilera-teknika modularretan oinarritutako sistemen bidez, araudien kudeaketa eta (ber)ziurtapen-kostuak murrizten ditu.

 
 

Chromame-small

CHROMAME errealitate areagotuarekin

Errealitate areagotuko sistema bat da. Haren bidez, erabiltzaileak eszena batean murgildua ikusten du bere burua; horretarako, bideo bat sortzen da denbora errealean, eta, unean bertan, erabiltzaileari mugikorrera bidaltzen zaio.

Kroma-pantaila bat dago (atzealde berdekoa eta 2x2 metrokoa), eta erabiltzailea, haren aurrean jartzean, video-gag batean integratuta agertzen da. Erabiltzaileak bere burua denbora errealean ikus dezake, segundo gutxi batzuetako bideo bat (15 bat segundo) grabatzen ari zaizkion bitartean. Ondoren, berehala, sistemak bideo hori bi kalitatetan konprimatzen du (HD eta SD), eta erabiltzaileari posta elektronikoz bidaltzen zaio. Horrez gain, argazkiak atera eta bidal ditzake.

http://chromame.com

 

Proload-small

PROLOAD

Kontsumo-puntu bateko eskaera aurresateko tresna bat da; egokia, utility bat duen edozein zerbitzuren banaketarako (elektrizitatea, ura edo gasa), bai eta beste zerbitzu batzuetarako ere (retail, turismoa eta abar).

PROLOADek zenbait erregresio-teknika erabiltzen ditu hurrengo orduetan espero den kontsumoa zehazteko, eta "antzeko eguna" kontzeptua erabiltzen du kontsumoa iraganean gertatutako antzeko egoera batekin lotzeko.

 


SMOOL-small

SMOOL

Middleware plataforma, elkarreragingarritasuneko ingurune batean gailu heterogeneoekin, zenbait komunikazio-protokolorekin eta zenbait inplementazio-lengoaiarekin informazio semantikoa trukatzen duten plataforma adimendunak sortzeko.

SOFIA proiektuan garatutako middlewarearen garapen bat da.

Informazion gehiago

 



WEBGUNEAREN TITULARRA

Tecnalia – Inspiring Business

BILATZAILEA



ORRI-OINA

© 2018 Tecnalia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

Parque Científico y Tecnológico de Gipuzkoa. Mikeletegi Pasealekua 2. E-20009 Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa). Tel.: 902.760.000 - Nazioarteko deiak: (+34) 946.430.850


NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: