NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:





ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA

Tecnalia. Inspiring Business

Tecnalia. Inspiring Business

Proiektu nabariak

industria-conectada

4.0 industria konektatua: enpresa industrialen eraldaketa digitala

TECNALIAk Euskadiko, Nafarroako, Madrilgo eta Errioxako 15 enpresaren eraldaketa digitala bultzatu du.

Helburua da industriako balio erantsia eta sektoreko goi-mailako enplegua handitzea, etorkizuneko industriarako eredu propio bat bultzatzea soluzio digitalen tokiko eskaintza garatuz, eta palanka lehiakor bereizgarriak sustatzea Espainiako industriari laguntzeko eta haren esportazioak sustatzeko.

Gaur egungo egoeraren diagnostikoa eta enpresa bakoitzarentzat eraldaketa-plan bat egiteaz gain, tailerrak egin ditugu enpresekin, teknologiak eta haien aplikazioak modu praktikoan ezagutzeko.

Parte hartu duten enpresek aukera nagusi hauek lehenetsi dituzten beren lan-planean:

  • Beren produktua eraldatzea produktu adimendu bihurtzeko.
  • Produktu konektatu bati buruzko zerbitzu digitalen zorro bat garatzea.
  • Zibersegurtasun-plan bat martxan jartzea.
  • Ekoizpena planifikatzeko tresna integratu bat martxan jartzea.
  • Oraindik paperean egiten diren prozesuak digitalizatzea, geroago gainerako sistemekin konektatzeko.
  • Makinak sentsorizatzea, prozesuen datuak eskuratzeko eta, hala, prozesuak hobetzeko eta ekoizpena denbora errealean kontrolatzeko erabili ahal izateko.

Teknologia giltzarriak: Digitalizazioa, 4.0 industria

ciudades-inteligentes

Hiri adimenduneko plataformen interoperabilitatea maila semantikoan

Ugaritu egin dira hiri adimendunen alorreko soluzioak. Hori dela eta, hiriak kudeatzeko plataforma integral batek izan behar dituen eskakizunak, funtzionalitateak eta zerbitzuak arautzeko premia sortu da, eta lehendik dauden sistemen eta soluzioen arteko interoperabilitatea bermatuko duten eskakizunak definitzekoa.

AEN/CTN 178 “Hiri adimendunak” Normalizazio Batzorde Teknikoak UNE 178104:2017 araua idatzi du: “Hiri adimendunak kudeatzeko sistema integralak. Hiri adimenduneko plataforma baterako interoperabilitate-eskakizunak”. Arauaren helburua hau da: hiri-plataforma batek izan behar dituen gaitasunak identifikatzea; gaitasun horiek geruza-eredu koherente batean egituratzea; geruza bakoitzak izan beharreko osagai eta moduluak identifikatzea; eta definitzea osagai horiek zer eskakizun bete behar dituzten interoperabilitateari, segurtasunari, errendimenduari, eskuragarritasunari eta abarri dagokienez.

TECNALIAk galdetegietan oinarritutako metodologia bat definitzen parte hartzen du hiri adimendunen plataformen maila semantikoko interoperabilitatea ebaluatzeko. Interoperabilitate sintaktikoak adierazten du zer gaitasun duten bi sistemak, datu-formatuak eta komunikazio-protokolo espezifikoak erabiliz, elkarrekin komunikatzeko eta informazioa trukatzeko. Interoperabilitate semantikoa, berriz, modu esanguratsuan eta doitasunez trukatutako informazioa automatikoki interpretatzeko gaitasunari dagokio.

Teknologia giltzarriak: teknologia semantikoak, SW/HW segurtatzea eta zibersegurtasuna

BBPP-TIC

Euskadiko turismoko ETE-en lehiakortasuna hobetzea berrikuntza teknologikoaren bidez

IKTak turismoaren sektorean sartzeak eta, gero, haien prozesu gehienak digitalizatzeak aurrerapen handiak ekarri ditu, baina erronka handiak ere jarri dizkiote sektoreari. Eta handienetako bat hau da: turismoko profesionalek beren prozesuak eta gaitasun digitalak behin eta berriro eguneratu beharra. Batez ere, turismo-enpresa txiki eta ertainetan lan egiten dutenentzat da handia, haiek ez baitituzte enpresa handiek dituzten baliabideak.

BASQUETOUR Turismoaren Euskal Agentziaren eta TECNALIAren arteko lankidetza-ibilbide luze bati esker, IKTei buruzko Jardunbide Egokien Programa diseinatu eta ezarri da. Euskadiko turismoko ETE-en beharretara egokitutako eraldaketa digitaleko programa bat da, helburu hauek dituena:

  • Euskadiko turismo-enpresen lehiakortasuna hobetzea IKTen erabileraren bidez.
  • Teknologia txertatzeko oztopoak ezabatzea.
  • Jardunbide teknologiko egokiak sustatzea sektoreko enpresetan.
  • Enpresei beren hobekuntza-prozesuetan laguntzea.
  • Helburu turistikoaren kontzientzia sortzea elkarrekin hobetzeko.

Digitalizazio-plan bat planifikatzeak eta gauzatzeak horrelako enpresek duten baliabide falta bete dezakete, eta haien lehiakortasuna nabarmen hobetu.

Teknologia giltzarriak: eduki digitalen kudeaketa eta prozesamendua

CAF-BIDMARK

Ekoizpen-prozesua optimizatzeko sistema adimenduna

Gaur egun, askotarikoak dira aplikazio baterako dauden Big Data arkitekturak, banaketak eta soluzioak. Hartzen den erabakia, berriz, nahikoa atzeraezina izaten da, atzera egiteak ekar dezakeen kostuagatik. Hori horrela, batzuetan, beharrezkoa izaten da xehe aztertzea zer prestazio, abantaila eta eragozpen dituzten teorikoki posible diren datu-multzoei buruzko konfigurazio ahalik eta errealistenek —bolumenari, abiadurari eta aniztasunari dagokionez—, aplikazioan kontuan hartu nahi diren erabileretarako.

Konplexutasun handiagoa duten era horretako kasuetan, hala nola zenbait erabilera kontuan hartuz egingo den ezarpen baten kasuan, beharrezkoa izaten da azpiegitura eta hurbilketa ohiko kasuetan erabiltzen direnez bestelakoa izatea.

TECNALIAk eskarmentu handia du enpresei Big Data ezarpenen oinarrizko bi kontzepturi buruzko ezagutza eta esperientzia handia emateko —lehendik dauden Big Dataren banaketak eta hodeiko zerbitzuen hornitzaileak—, bi eremu horietan autonomia handia izan dezan enpresak eta, hala, besteak beste, gai izan dadin bere eta bere bezeroen beharretarako merkatuan dauden soluziorik onenak identifikatzeko eta hautatzeko.

Teknologia giltzarriak: analitika eta adimen artifiziala

Sistema_inteligente_optimización_proceso_productivo

Ekoizpen-prozesua optimizatzeko sistema adimenduna

Ekoizpen-prozesuak badu arazo nagusi bat. Ez dago denbora materialik ekoizpen-planak optimizatzeko, baldin eta eskuz egiten badira, aldaketak etengabe sortzen baitira. Hori konpontzeko, modu bakarra dago: optimizazioa segundo batzuen buruan egingo duten algoritmo automatikoak eta automatizatuak baliatzea. Horrela ezarri ahalko dira, bai, ekoizpen-egituren errendimendua handitzen duten soluzioak.

TECNALIA algoritmo-multzo baten definizioan parte hartzen ari da, zeinak aukera emango baitu denbora onargarrian soluzio optimo bat aurkitzeko, balio izango duena optimizazio-teknologia aurreratuak txertatuak dituen produkzio-prozesu bat planifikatzeko sistema adimendun bat garatzeko. Hala, enpresek ekoizpen-planak hobetuko dituzte, konpainien produktibitatea handituko eta egunero merkatuan sortzen diren behar berriei edo ustekabeko egoerei malgutasunez erantzungo, hori guztia oso energia gutxi kontsumituta.

Ekoizpen-antolatzailea gai da alderdi hauek kontrolatzeko:

  • Makinen eta pertsonen eskuragarritasuna
  • Ekoizpen-aginduen entrega-epeak
  • Stock erabilgarria

Teknologia giltzarriak: analitika eta adimen artifiziala

Entornos_virtuales_3D_inmersivos

3Dko murgiltze-ingurune birtualak: ikaskuntza hobetzeko teknologia berritzailea

Hiru dimentsioko eremu birtual berriak berreginda, ikusizko eta interakzioko esperientzia berri bat ematen da, eta horrek aukera handiak eskaintzen ditu hezkuntza-mundurako.

Ikaskuntza-inguruneetako aldaketa horren ondorioz, ikasleek harrera hobea egiten diete aurrez aurreko eskoletan aztertutako kontzeptuei, irakasle- eta ikasle-rolak aldatu egiten batira, eta parte-hartzea nabarmen handitzen da, mugitzeko eta bitarteko interaktiboak erabiltzeko aukera baitute eta adina eta mugikortasuneko muga fisikoak ez baitira oztopo 3Dko ingurune birtualetan.

TECNALIAn, lanean ari gara murgiltze-ingurune baten bidez ikasteko aukera ematen duten tresna eta garapenen diseinuan, ikasleek ikus-entzunezko eduki aberastu eta interaktibo erakargarri bidez ikas dezaten.

Errealitate birtualeko esperientziak programa akademikoetan txertatzea lagungarria izan daiteke testu-liburuetarako informazioa atxikitzeko zailtasuna duten haurrek hobeto prozesa ditzaten edukiak. Bestalde, ikasleen, irakasleen eta hezkuntza-komunitatearen arteko harremana hobetu egiten da errealitate areagotuaren, birtualaren eta murgiltze bidezkoaren alorrean garatutako teknologia berriekin.

Teknologia giltzarriak: errealitate birtuala, errealitate areagotua

 

Analítica_datos_para_internacionalización

Datu-analisia nazioartekotzeko balio-tresna gisa

Nazioartekotze-bideak arrisku asko ditu, eta aldaketa garrantzitsu asko dakarzkio enpresen egiturari. Horregatik, nazioartekotze-erabakiak bi oinarri behar ditu: hasierako analisi on bat, mugak zeharkatzeko arrazoiak identifikatuko dituena, eta nazioartekotze-estrategia egoki bat. Gainera, kontrol-neurriak ezarri behar dira, aukera egon dadin arrakasta izatea ahalbidetuko duten ekintzak garaiz zuzentzeko.

Gaur egun, ETE-ek ez dute tresnarik nazioarteko merkatuetara irekitzeko aukerak ebaluatu ahal izateko datu-analisiak egiteko, eta orain arteko azterketa teorikoek, berriz, kontuan izan beharreko aldagai-multzo mugatu baten arteko erlazioa baino ez dute aztertzen.

TECNALIAk datu-analisietan eta eredu prediktiboetan duen esperientziari esker, erabakiak hartzen laguntzeko eskema eta metodologia bat jarri du martxan, gai dena enpresek nazioartekotze-ahaleginean arrakasta izateko duten probabilitatea aurreikusteko, optimizatze-algoritmo heuristikoetan eta sare neuronal artifizialak sortzean oinarrituta. Sistema horietan konbinaturik ageri dira, batetik, ezaugarri garrantzitsuak hautatzeko metodo bat eta, bestetik, datu historikoekin gainbegiratutako entrenamendu-eskema bat.

Teknologia giltzarriak: analitika eta adimen artifiziala

 

sector_asegurador_nuevas_tecnologias

Ezbeharrak hobeto komunikatzeko eta bideratzeko aplikazioak

Aseguratuen eta eragile konpontzaileen artean parteak eta gorabeherak bideratzeko eta komunikatzeko gaur egun dagoen ereduaren arabera, gehienetan, perituek ezbeharra gertatutako lekura joan behar izaten dute. Horrek handitu egiten du ezbeharraren balorazioari erantzuna emateko behar izaten den denbora, baita joan-etorriei lotutako kostua ere.

Informazioaren teknologiek eta mugikortasuneko soluzio berriek gaur egun ematen dituzten aukerak baliatuta, TECNALIAk ezbeharrak komunikatzeko eta bideratzeko prozesuak hobetzeko soluzioak ezartzen ditu. Soluzio horien bidez, aseguratuek eta tailerretako langileek urrunetik eman diezazkiekete perituei baloratu beharreko ezbeharraren xehetasun espezifikoen berri gailu mugikorren bidez, eta, hala, saihestu, askotan, edo murriztu, beste batzuetan, perituak baloratu beharreko ondasun kaltedunak dauden lekuetara joateko beharra.

Telepresentzia bidezko azterlan-sistema bat erabiliz eta ezbeharren bideoak eta argazkiak egitea errazten duen eduki-kudeaketa batekin, aseguru-etxeek kostu asko aurrez ditzakete, denbora eta joan-etorriak murriztuko bailirateke, eta ezbeharren kudeaketa aurreratu bat egingo lukete.

Teknologia giltzarriak: analitika eta adimen artifiziala

 

Experimedia-Opcion-A

EXPERIMEDIA: esperimentuak zuzeneko eta elkarrekin konektatutako multimedia-esperientzia sozialetan

PLAYHIST esperimentuaren helburua da erakustea museoetako eta zentro kulturaletako bisitarien ikaskuntza eta interesa handitu daitezkeela eduki historikoetan gamifikazio-kontzeptua sartuz. Horretarako, Antzinako Greziari buruzko film interaktibo bat (gaur egun, Hellenic Cosmos-eko Tholos-en ematen dute, Atenasen) jokalari anitzeko joko serio bihurtu dute, non bisitariek beren 3D avatarra aukeratu baitezakete jokatzeko.
Joko serio berriek erakusketa askotako materiala bisitariekin etengabe hitz egiten duten eta interakzioan aritzen diren leku dinamiko bihurtuko dute.
Teknologia giltzarriak: gamifikazioa, joko serioak, errealitate areagotua

 

Artist

ARTIST --Advanced software-based seRvice provisioning and migraTIon of legacy SofTware

Hodeiko konputazioak eskaintzen duen zerbitzu-ereduak ahalmena du software-garapeneko enpresetan negozio-aukera berriak sortzeko. Baina negozio-eredu berri eta paradigma teknologiko berri horretarako aldaketa ez da erraza ARTISTen helburua da software-garapeneko enpresei laguntzea eraldaketa horretan, hala, software bat, lizentziatan oinarrituta, produktu gisa eskaini ordez, software bat zerbitzu gisa eskain dezaten, erabileragatiko ordainketa-eredu batekin. Asmo horrekin, tresnetan oinarritutako metodologia bat garatzen ari da ARTIST, lagunduko duena software tradizionala eraldatzen, modernizatzen eta zerbitzuetan oinarritutako eta hodeian zabaltzeko prest dagoen software batera egokitzen.

Teknologia giltzarriak: Ereduetara bideratutako ingeniaritza (MDE), UML, hodeiratze-ereduak, optimizazioa 

Ikusi bideoa

 

lantik-p

LANTIK- Erabilgarritasunerako laguntza

Web-aplikazio baten kalitatea kalifikatzeko garaian, faktore garrantzitsuenetako bat erabilgarritasuna da. Atributurik agerikoena da, erabiltzaileak web-aplikazioarekiko zer gogobetetze-maila duen adierazten baitu; horren arabera, erabiliko da edo ez. Software-ingeniaritza, baina, sistemaren barruko ezaugarriekin erlazionatutako software-atributuez arduratzen da [fidagarritasuna, segurtasuna, produktibitatea], eta alde batera uzten du erabiltzailearen ikuspegia. Web-aplikazioak, ordea, erabiltzaileek erabiltzeko diseinatzen dira; interakzio bat dago erabiltzaileen eta web-sistemaren artean.

2013az geroztik, Bizkaiko Foru Aldundiko aplikazioen eta webguneen eta Ogasun eta Finantza Departamentuko funtzionarioen mahaigain berriaren Informazioaren Arkitektura eta Erabiltzailearen Esperientziaren definizioan parte hartzen dugu.

Hona hemen proiektuaren alderdi bereizgarriak: 

  • Garatze-metodologia bizkorra (SCRUMM).
  • Eskakizunak eta erabilgarritasunaren azterketa, beti ikuspegi sistemikotik. Helburu nagusia da aplikazioen garapenean parte hartzen duten eragile ugarik definitutako diseinuen sendotasuna eta eraginkortasuna bermatzea.
  • Web-diseinu moldakor optimizatua, datuen kontsulta masiboaren errendimendua eta zereginen gauzatzea bermatzeko.
  • Hizkuntza anitzeko diseinua: euskara eta gaztelania.

Teknologia giltzarriak: Scrumm
 

procei-p

PROCEI- Mexikoko IKTen sektoreko ETE-en produktibitatea eta lehiakortasuna hobetzea CMMIa ezarriz

PROCEI Mexikoko ETE-ei laguntzeko programa bat da. Haien lehiakortasuna hobetu nahi du, Europarako aholkularitza eta laguntza tekniko espezializatuaren bidez, teknologia berrietara eta haien ekoizpen-prozesuen berrikuntzetara bideratuta, Europako merkatuetan sartu ahal izateko.

Proiektu honetan, TECNALIAk software-ingeniaritzaren alorrean nazioartean aintzatetsitako estandarren arabera (CMMI) lan egiten du, kalitatea kudeatzeko sistema egonkorrak eta garapen-prozesu eraginkorrak eskainiz.

Besteak beste, abantaila hauek lortzen dituzte kudeaketa-sistema horiek ezartzen dituzten ETE-ek:

  • Ekoizpen-kostuak % 10-15 murriztea
  • Proiektuen zenbatespena egiteko edo haiek kontrolatzeko metodoak hobetzea.
  • Entrega-denborak murriztea
  • Bezeroaren gogobetetzea handitzea
  • Produktuaren kalitatea hobetzea

Teknologia giltzarriak: prozesuen hobekuntza, kalitate-eredua, kudeaketa kuantitatiboa eta jardunbide onenak

 

CMMI-p

CMMI COLOMBIA RELEASE 2014 EsiCenter-ekin

TECNALIAk eta EsiCenter-ek Kolonbiako ITen industriako mikroenpresa eta enpresa txiki eta ertainentzako CMMI eredua eta ziurtagiria sustatzen dute

CMMI (Capability Maturity Model o Integration) erakunde bateko prozesuak ebaluatzeko eredu bat da, software oso eraginkorra garatzeko gaitasuna sustatzen duena.

IKTen Ministerioko ITen Politika eta Garapenerako Zuzendaritzaren arabera, CMMIa (Capability Maturity Model o Integration) ezartzen duten erakundeek kostu aurreikusgarriak dituzte, eta adierazitako kronogramen barruan betetzen dituzte jarduerak. Hala, kalitateko emaitzak lortzen dituzte beren negozioetan, eta horrek enpresen lehiakortasuna hobetzen laguntzen du; faktore horrek bereizi egiten du bere lehiakideetatik.

TECNALIAk EsiCenter-ekin batera, aholkularitza-zerbitzuak eskaintzen ditu Kolonbiako IKTen sektoreko enpresetako antolakuntza-prozesuen hobekuntzak definitzeko eta ezartzeko diagnostikoak eta plangintza egiteko eta laguntzeko, CMMI DEV 3. mailaren arabera.

Teknologia giltzarriak: prozesuen hobekuntza, kalitate-eredua, kudeaketa kuantitatiboa eta jardunbide onenak

 

MOVEUS-p

MOVEUS – Mugikortasun pertsonalerako zerbitzu kooperatiboak eskaintzeko hodeiko plataforma; ERABILGARRIA, UNIBERTSALA ETA SEGURUA HIRI ADIMENDUNETAKO ERABILTZAILE GUZTIENTZAT

MOVEUSek hirietako europar erabiltzaileen mugikortasun-ohiturak aldatu nahi ditu, informazio erabilgarriko zerbitzuak eskainiz. Bidaiariek informazio hau jasoko dute telefono mugikorretan, besteak beste: bidaiatzeko gomendioak, zirkulazioari buruzko informazioa, gorabeherei buruzko oharrak, ekoibilbideak eta karbono-neurketari buruzko datuak. Pizgarri horien guztien helburua garraio partekatu eta publikoaren erabilera sustatzea da.

TECNALIA mugikortasuna kudeatzeko plataforma baten diseinua, ezarpena eta funtzionamendua lantzen ari da. Plataforma hodeian oinarrituta dago, eta errendimendu handiko datuak analizatzeko gaitasuna du.

Plataforma horren bidez, hiri adimendun baten mugikortasunean dauden datu-iturri heterogeneo gero eta ugariagoak integratzeko beharrari erantzungo zaio teknologia semantikoen bidez. Horretarako, kontuan hartuko dira garraio-sistema adimendunak, garraio publikoko flotetako ibilgailuetako gailuak, datu irekiak, crowd-sourcing-a (smartphoneak) eta sare sozialak.

Teknologia giltzarriak: semantika, datu irekiak

 

SWEPT-p

SWEPT – Webguneak babestea malwareak hautemateko eta erasoak prebenitzeko teknologien bidez

Gaur egun, webguneen segurtasuna zibersegurtasunaren alorreko kezka nagusietako bat da. Zaila da, ordea, mehatxu horren aurka borrokatzea, web-aplikazioak (adibidez, framework web-ak eta edukiak kudeatzeko sistemak (CMS)) garatzeko edo sortzeko gaur egun erabiltzen den software-oinarriak ez duelako ematen segurtasun-mekanismo egokirik eta erraz ezartzekorik. 

Gaur egun, zibersegurtasunean izan beharreko ikuspegia eta baliabideak dituzten erakundeak bakarrik dira gai nahikoa denbora eta diru inbertitzeko beren webguneak behar bezala babesteko. SWEPTek soluzio errentagarri bat ahalik eta automatizatuena eta ezartzeko erraza garatzeko aukera ikertuko du, erronka horri aurre egiteko. 

Gaur egungo egoerari aurre egiteko asmoz, SWEPTek segurtasun-soluzio bat proposatzen du webguneentzat: alderdi askotariko ikuspegi berri bat du, bai diseinu-faseko prebentzio-mekanismoak (security-by-design), bai erreakzio-neurriak integratzen dituena. Helburua da soluzio eraginkor bat lortzea, webguneen kontrako erasoak automatikoki gutxitzeko eta webguneen segurtasuna handitzeko, webgunearen jabeak edo administratzaileak ahalik eta esku-hartzerik txikiena izan dezaten. Ziurtagiri-eredu bat ere proposatzen du proiektuak, SWEPT babes-mekanismoetan oinarritutako aplikazio baten segurtasun-maila ziurtatzeko.

Teknologia giltzarriak: HDIV, Java, PHP

 

BETaaS-p

BETaaS- Gauzen ingurunea zerbitzu gisa eraikiz

El amplio rango de aplicaciones de las redes de sensores hace posible que junto con su cada vez más reducido coste esta tecnología esté más presente en nuestras vidas. Y es por ello que son muchos y muy diversos los fabricantes de estos sensores, lo que hace complicado ofrecer un servicio al consumidor desde una misma plataforma.

Por esta razón, nace el proyecto BETaaS, cuyo objetivo es permitir desarrollar, de forma sencilla, aplicaciones sobre redes de sensores de diferentes fabricantes, evitando conocer el protocolo específico de cada sensor y proporcionado soporte en seguridad, confianza, fiabilidad y calidad de servicio a nivel de plataforma.

El papel de TECNALIA es diseñar y desarrollar el gestor de contexto, basado en semántica y PLN, que unifica la información que proviene de los diferentes sensores, infiere nuevo conocimiento en base al contexto que rodea a los sensores y genera nombres únicos para cada servicio web asociado a cada sensor o actuador.

Tecnologías clave:Tecnologías Semánticas, Procesamiento de lenguaje natural (PLN), Gestión del contexto y  Redes de sensores.

Sentsore-sareen aplikazioak askotarikoak dira; horren ondorioz, teknologia horren kostua gero eta txikiagoa da, eta gero eta presentzia handiagoa du gure bizitzetan. Beraz, sentsore horien fabrikatzaileak asko eta askotarikoak dira, eta, horregatik, konplexua da zerbitzu bat plataforma bakar batetik eskaintzea kontsumitzaileari.

Horregatik sortu da BETaaS proiektua, fabrikatzaile desberdinen sentsore-sareen gainean, modu erraz batean, aplikazioak garatu ahal izateko, sentsore bakoitzaren protokolo espezifikoa ezagutu beharrik gabe eta segurtasunean, konfiantzan, fidagarritasunean eta kalitatean laguntza eskainiz plataforma-mailan.

TECNALIAk testuinguru-kudeatzailea diseinatuko eta garatuko du, semantikan eta hizkuntza naturalaren prozesamenduan oinarrituta. Kudeatzaile horrek bateratu egiten du sentsoreetatik datorren informazioa, ezagutza berria inferitzen du sentsoreen inguruko testuinguruaren arabera, eta izen bakarrak sortzen ditu sentsore edo eragingailu bakoitzari lotutako web-zerbitzu bakoitzarentzat.

Teknologia giltzarriak: teknologia semantikoak, hizkuntza naturalaren prozesamendua, testuinguruaren kudeaketa eta sentsore-sareak

 

SAFEADAPT-p

SAFEADAPT: Software moldagarri segurua ibilgailu erabat elektrikoetarako (FEV Fully Electric Vehicles)

Gero eta soluzio konplexuagoak behar dira funtzio elektrikoak eta elektronikoak (X-by-wirefuntzioak) ibilgailu erabat elektrikoetan (FEV) segurtasunez eta eraginkortasunez txertatzeko, eta horrek sortzen dituen erronkei aurre egin nahi die SafeAdaptek. SafeAdapt-ek E/E (Elektrikoa/Elektronikoa) arkitektura-funtzio berriak eskainiko ditu, egokitzapenean oinarrituak, eta ez erredundantzian, segurtasuneko, fidagarritasuneko eta kostuen eraginkortasuneko eskakizunak betetzeko, handiagotuz, hala, sisteman ager daitezkeen hutsegiteei aurre egiteko gaitasuna.

SafeAdapt-ek hurbilketa holistiko bat egiten du segurtasunerako kritikoak diren inguruneetarako sistema moldagarriak eraikitzeko, eta metodoak eta tresnak baliatzen ditu egokitzapen seguru bat garatzen laguntzeko. Hori horrela, ibilgailu elektrikoaren esparruan kritiko diren sistemak ziurtatzea ere bultzatzen du, automobilgintzaren alorreko segurtasun funtzionaleko ISO26262 arauak proposatutako filosofiari jarraituz.

Teknologia giltzarriak: automobilgintzako E/E sistemak, FEV (Fully Electric Vehicles), segurtasun funtzionala (ISO 26262); testing-a (SiL Software in the Loop, HiL Hardware in the Loop); ereduetan oinarritutako diseinua


WEBGUNEAREN TITULARRA

Tecnalia – Inspiring Business

BILATZAILEA



ORRI-OINA

© 2018 Tecnalia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

Parque Científico y Tecnológico de Gipuzkoa. Mikeletegi Pasealekua 2. E-20009 Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa). Tel.: 902.760.000 - Nazioarteko deiak: (+34) 946.430.850


NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: