NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:





ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA

Tecnalia. Inspiring Business

Tecnalia. Inspiring Business

Tecnalia nazioartean

Berrikuntza Irekia.

Gure negoziokide-sareen bidez, 20 herrialdetan baino gehiagotan ari gara lanean, baina herrialde hauetako lana da nabarmentzekoena:

  • KOLONBIA: ESICenter Sinertic Andino erakundearen bitartez, hainbat urte daramatza TECNALIAk herrialde honetan. Izan ere, Kolonbiako IKTen ministerioa, eskualdeetara garapen teknologikoa eraman nahian, ahalegin eta inbertsio handiak ari da egiten, eta bere babesa ematen die software-garapeneko, industrializazioko eta IKTen sektoreko ekoizkortasuna hobetzeko jardunbiderik onenak ezartzeko ekimenei.
  • EGIPTO: ESICenter SECC erakundearen bitartez ari da lanean TECNALIA Egipton. Izan ere, herrialde horrek urte asko daramatza informazio- eta komunikazio-teknologiak (IKTak) sustatzen eta arrakasta handiak lortzen.
  • MEXICO: Mexico da IKTen industria lehiakortasunerako garatzearen alde lan handiena egiten ari den beste herrialde amerikar bat. IKTak ezartzearen alde egin du, eta egoera ekonomikoa etengabe hobetuz doa. Horretarako, teknologiak sartu ditu lehentasun osoz pizgarri- eta sustapen-pakete guztietan, eta ETEak ere teknologia egin eta erabiltzera eraman ditu.

Proiektu nagusiak

  • Kolonbian HTML5 eta PENGOJS (bideo-jokoak sortzeko plataforma teknologikoa) teknologien erabilera zabaltzea, VIVELabs ekimenaren bitartez.
  • Portugalen ITmark (enpresei ziurtagiriak emateko eta ebaluatzaileei teknologia transferitzeko metodoa) ezartzea, Inova-Ria elkartearen bitartez eta Portugalgo Gobernuaren babespean.

Nazioarteko Plataformak eta Sareak

Artemis

ARTEMIS

Advanced Research & Technology for EMbedded Intelligence and Systems

www.artemis.eu

Nessi

NESSI

Networked European Software and Services Initiative

www.nessi-europe.com

Eposs

EPoSS

European Technology Platform on Smart Systems Integration

www.smart-systems-integration.org

ICT dibisioaren jarduera nazioarteko bi saretan antolatuta dago:

Logo ESI@net

Red ESI@net

40 negoziokide baino gehiago ditu, eta haiek 5 kontinenteetako herrialdeetan sustatzen eta merkaturatzen dituzte produktu eta zerbitzuak.

Informazio gehiago

Logo ESICenter

Red ESICenters

zerbitzuetan (transferentzia-hitzarmenen bidez) eta ikerketa eta garapenean bikaintasuna duten eskualdeko zentroek osatzen dute. ESICenter-ak Bulgarian (Ekialdeko Europarako), Kolonbian (Andeetarako) eta Egipton (arabiar mundurako) daude gaur egun.

Informazio gehiago


WEBGUNEAREN TITULARRA

Tecnalia – Inspiring Business

BILATZAILEA



ORRI-OINA

© 2019 Tecnalia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

Parque Científico y Tecnológico de Bizkaia. Astondo Bidea, Edificio 700. E-48160 Derio (Bizkaia). Tel.: 902.760.000 - Nazioarteko deiak: (+34) 946.430.850


NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: