Jarduera eremua

Hiri-ekosistema

Tecnalia - Ecosistema urbano

Hiriak eta lurraldeak modu positiboan eraldatzen eta garatzen laguntzen dugu; horretarako, hiri-soluzioen sorta bat baliatzen dugu, hiri adimendunaren ikuspegia hartzera bideraturik eta inpaktu handiko teknologia aurreratuak baliatuz.

Pertsonak ardatz dituen hiri-eredu bat defendatzen dugu, 2030erako Garapen Jasangarrirako Helburuekin bat etorririk.

Laguntza eskaintzen diegu hiriei, erronkak konpon ditzaten, ikuspegi bat eraiki dezaten eta hiri adimendunaren eredura hurbildu daitezen. Horretarako, hiriarekin lotutako teknologia-multzo bakarra daukagu, eta konbinatu egiten ditugu hiri-soluzio integralak sortzeko:

ERAIKIN ADIMENDUNAK

Produktu eta prozesu aurreratuetara bideratzen dugu berrikuntza, eraikin automatizatuak, energia-sorgailuak eta batere emisiorik gabeko ingurune eraikiak lortzeko. Horri esker, eraikin adimentsuagoak, seguruagoak eta ekonomikoki jasangarriagoak egiten ditugu. Arlo hauetan lan egiten dugu:

  • Arkitektura-, hirigintza- eta barne-proiektuen digitalizazioa, produktibitatea, ingurumen-inpaktua eta segurtasuna hobetzeko.
  • Modelizazio aurreratua eta kudeaketa adimenduneko sistemak denbora errealean, energia positiboko eraikinak lortzeko.
  • Eraikinak mantentzeko eta ustiatzeko soluzioak garatzea. Eraikinen biki digitala, efizientzia lortzeko eta eragiketa-kostuak murrizteko. Produktu pertsonalizagarriak konfiguratzea ingurune hiperrealistetan, bistaratze interaktiboarekin.

EKOMATERIAL ADIMENDUNAK

Propietate eta funtzionalitate berriak edo hobeak dituzten materialak eta produktuak diseinatzen eta garatzen ditugu, zeinak, aldi berean, karbono-aztarna murrizten laguntzen baitute. Plastiko teknikoak, konpositeak, itsasgarriak, estaldurak, zelulosatik eratorritako produktuak eta halako materialak baliatzen ditugu lanerako.

  • Ezaugarriak hobetzea, iraunkortasunari eta erresistentziari dagokienez.
  • Funtzionalitate berriak ematea, hala nola energia biltegiratzea, autoinstalatzea, eroankortasun elektrikoa edo superisolamendua.
  • Erresistentzia biologikoa eta suarekiko erreakzioa hobetzea.
  • Isolamendu termikoa.
  • Zelulosa-nanozuntzak lortzea eta aldatzea.
  • Elementu aurrefabrikatuen fabrikazio gehigarria (hormigoia eta polimero termoegonkorrak).

ENERGIA ERAIKINGINTZAN ETA HIRIAN

Energia-efizientzia eta energia berriztagarrietarako soluzio teknologikoak garatzen ditugu, elektrizitatea sortzeko edo biltegiratzeko, energia termikoa emateko, tenperatura erregulatzeko edo isolamendua hobetzeko, bai eraikuntzara bideraturik, bai hiri-eskalan. Arlo hauetan lan egiten dugu:

  • Energia kudeatzeko, optimizatzeko eta planifikatzeko sistemak eta erremintak, eraikin, hiri (mikro-sareak eta district heatinga) eta lurraldeetarako.
  • Soluzio digitalak (IoT, RV/Ra, zibersegurtasuna, kate-blokeak), ekipamendu energetikoak eta eraikinak «smartizatzeko».
  • Eraikinaren biki digitala eta osagai energetikoak.
  • Bilgarriak, efizientzia handiko soluzio termikoak eta eguzki-soluzioak diseinatzea, garatzea eta baliozkotzea, eraikinetarako, hiri-ingurunerako eta azpiegituretarako.
  • Hiriaren eta lurraldearen energia-plangintza.

ERRESILIENTZIA ETA KLIMA-ALDAKETA

Hiriaren, azpiegituren eta funtsezko sektoreen erresilientzia bultzatzen dugu, zerbitzu klimatikoak ad hoc garatuz.

Administrazioei eta enpresei laguntzen diegu hainbat egitekotan:

  • Klima-agertokien proiekzioak ustiatzen.
  • Kalteberatasuna eta arriskua aztertzen.
  • Klima-aldaketara egokitzeko planak egiten eta epe luzerako politika publikoetan eta enpresa-estrategietan txertatzen.

HIRI- ETA LURRALDE-ERALDAKETA

Hiriak berroneratzeko eta eraldatzeko estrategien diagnostiko, plangintza eta diseinurako soluzioak garatzen eta inplementatzen ditugu hainbat dimentsio biltzen dituen ikuspegia eta partaidetza kontuan harturik; horri esker, Hiri Agenda Berriaren helburuekin lerrokatuta eraldatuko dira hiriak, jasangarriagoak, inklusiboagoak eta erresilienteagoak izan daitezen.

Gure garapenek honako tresna eta sistema digital hauek dituzte oinarrian: datuak biltzeko eta analizatzeko erremintak eta sistemak, iragarpen-algoritmoak, modelizazio eta bistaratze aurreratua –hala nola GIS, BIM, CITYGML, IoT eta IA–.

Alor hauetara bideraturiko teknologiak baliatzen ditugu:

  • Hiri eta lurraldeen kudeaketa adimenduna
  • Hiriaren biki digitala
  • Hiriak eraldatzea eta berroneratzea
  • Hiri eta landa-eremu jasangarri eta adimendunak
  • Energiaren plangintza eta optimizazioa
  • Hiri-ekipamenduen «smartizazioa»

HIRI OSASUNGARRIA

Modu integralean heltzen diogu hirietako kutsadura atmosferikoaren eta akustikoaren kudeaketari, garraioarekin, industria-prozesuekin eta abarrekin loturik.

  • Espazio publikoen ingurumen-kalitatea eta -erosotasuna ebaluatzen ditugu, kostu txikiko simulazio- eta sentsore-sistema integratuak garatuz.
  • Big Data eta Deep Learninga aplikatzen ditugu, jarduerak kudeatzeko eta optimizatzeko algoritmoak eta ereduak garatuz.
  • Hiri-espazio erosoak diseinatzen ditugu, ingurumen-irizpideak txertatuz.

Gainera, teknologia digitaletan oinarritutako soluzioak garatzen ditugu hiri-inguruneak, eraikinak eta hiriak biztanleria gero eta zaharragoaren premietara egokitzeko, zahartze aktiboa sustatuz arreta-zerbitzuen eredu berri baten barruan.

Silver Economyaren alorrerako funtsezkoak diren arloetan lan egiten dugu. Adibidez:

  • Gizarte- eta osasun-arreta
  • Bizitza independentea eta etxean bizitzen jarraitzea
  • Etxebizitza eta hirigintza
  • Garraioa eta mugikortasuna
  • Zahartze aktiboa eta osasungarria

HIRI-MUGIKORTASUNA

Teknologia eta negozio-eredu berriak garatzen lan egiten dugu, etorkizunean ingurumen-inpaktu txikiko mugikortasun-agertoki baterantz igarotzen laguntzeko, zeina konektatua, efizientea, segurua eta inklusiboa izango baita. Arlo hauetan lan egiten dugu:

  • Garraio-azpiegitura eta -sistema adimendunak diseinatzea eta garatzea.
  • Mugikortasun efizienteagoa lortzeko monitorizazio- eta analisi-soluzioak.
  • Safety & Security.
  • Mugikortasunaren gaineko hiri- eta eskualde-plangintza.
  • Azpiegituretan mantentze-lanak egiteko tresnak eta sistemak.

AZPIEGITURA ADIMENDUNAK

Produktu eta prozesu aurreratuak garatzen ditugu, azpiegiturak seguruagoak eta ekonomikoki jasangarriagoak izan daitezen; horretarako, adimena ematen diegu azpiegiturei, prestazioak optimizatzen ditugu eta bizitza erabilgarria luzatzen, erabakiak hartzea errazten duten soluzio teknologiko handien bidez. Arlo hauetan lan egiten dugu:

  • Zubiak, tunelak eta ezpondak zaintzea eta mantentzea.
  • Azpiegituren monitorizazio eta kudeaketa adimenduna.
  • Azpiegitura berezietako kontserbazio- eta mantentze-lanak egitea.
  • Azpiegituretako suteen aurreko segurtasuna.

EKONOMIA ZIRKULARRA

Hondakinak murrizteko, berrerabiltzeko eta lehengaiak gutxiago kontsumitzeko soluzioak garatzen ditugu.

  • Industria/hiria sinbiosia sustatzea, materialak eta hondakinak berreskuratzeko eta aprobetxatzeko.
  • CO2-a atzitzea eta balioztatzea.
  • Hiri -eraikinen eta lurralde-eraikinen jasangarritasuna ebaluatzeko, modelizatzeko, interpretatzeko eta komunikatzeko tresnak.
  • Isurien inbentarioak eta proiekzioak; karbonogabetze-planak eta zirkulazioa hobetzekoak
  • Hiri-metabolismoa modu prediktiboan aztertzea, herritarren kontsumoaren gaineko informazioa eta ereduak oinarri harturik.
Catálogo edificios y ciudades – Building Technologies

Katalogoa. Ingurune bizigarriagoak, jasangarriagoak eta konektatuagoak sortzen (gaztelaniaz)

Deskargatu PDFa
Catálogo digitalizacion – Building Technologies

Katalogoa. Etorkizuna eraldatzen duten soluzioak sortzen (gaztelaniaz)

Deskargatu PDFa
Catálogo de adaptación a los riesgos climáticos

Klima-arriskuetara egokitzeko baliabideen katalogoa (gaztelaniaz)

Deskargatu PDFa