Aurten, fabrika sentitu egingo dugu, eta, horrez gain, pentsarazi egingo diogu, hizketan jarriko dugu, eta arazoa agertu baino lehen jardun dezan egingo dugu.

Aurten, fabrika sentitu egingo dugu, eta, horrez gain, pentsarazi egingo diogu, hizketan jarriko dugu, eta arazoa agertu baino lehen jardun dezan egingo dugu.
TECNALIAk Makina-Erremintaren Bienalean (BIEMH 2026) parte hartzen du, zenbait sektoretako enpresekin lankidetzan garatutako hogei erakustaldi teknologiko aurkezteko.
Erakustaldi horien bidez, ingeniaritzari, ekoizpenari eta intralogistikari aplikatutako soluzioak eskaini eta geure berritasun nagusietako batzuk aurkezten ditugu, alor hauetakoak: robotika, adimen artifiziala, soldadura eta fabrikazio aditibo autonomoa eta makina eta prozesu adimendunak. Helburua da industria-inguruneetara aplikatutako soluzio teknologikoak enpresei hurbiltzea.

Gure standeko guneak bereizi ditugu, industria-prozesuaren arlo ugaritan barrena ibiltzeko modua izan dezazun: ingeniaritzatik ekoizpenera eta intralogistikara. Haietan, adimen artifizialaren, robotikaren, automatizazioaren eta fabrikazioko teknologia aurreratuen aplikazio zehatzak ezagutu ahalko dituzu.
Ia 300 metro koadro hartu ditugu gure makina eta soluzioen prototipoak kokatzeko. Haien helburua industria eraldatzea da, erakundeen produktibitatea maximizatzeko eta lehiakortasunean zuzenki eragiten duten aurrezkiak sortzeko.
TECNALIAk BIEMH bienalean egingo dituen erakustaldiak honako industria-enpresa hauekin batera garatu dituen proiektuei lotuta daude: IBARMIA, Irizar Forge, AMETS, IDEABLE, ACEROS OLARRA, SmartPM, MTORRES, NICOLÁS CORREA, Astilleros Murueta eta ZEATZ, besteak beste.
Lankidetza horri esker, industria-ingurune zehatzetara eraman daitezke garapen teknologikoak, eta haien aplikazioa prozesu errealetan erakutsi.

BIEMH 2026 bienala da The Proactive Factory aurkezten dugun agertokia. Standeko erakustaldiek kontzeptu horrekin lotutako teknologia eta aplikazioetako batzuk ezagutzeko aukera ematen dute.

Azokaren esparruan, The Proactive Factory Live egin genuen, erreferentziazko enpresekin hitz egin eta haien erronka-aukeretan sakontzeko aukera eman zigun topaketa-sorta bat. Elkarrizketa horietan, berretsi egin zen The Proactive Factoryk industriaren egungo erronken zuzeneko erantzun gisa duen garrantzia, baita hobekuntzak —produktibitatea, efizientzia eta jasangarritasuna areagotzen dutenak— sortzeko duen ahalmena ere.
Hitz egingo dugu?
Ezagutu nola eragin dezaketen zure erakundean The Proactive Factoryk eta BIEMH bienalaren edizio honetan aurkezten ditugun garapenek.
