NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:





ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA

Tecnalia. Inspiring Business

Tecnalia. Inspiring Business

Suteen fatxadan zeharreko hedapena

2020.10.08

Tokia: WEBINARRA
Data: 2020.10.08
Ordutegia: 11:00 horas
Iraupena: 40 minutu + galderen txanda
Antolatzailea: TECNALIA
Prezioa: Doan
Arantxa Tejada
arantxa.tejada@tecnalia.com

Sutea fatxadan zehar hedatzea da eraikinetako suteek aurrera egiteko biderik azkarrenetako bat. Energia Eraginkortasunari buruzko (EB) 2018/844 Direktiba argitaratuta, estrategia bat, ibilbide-orri argi bat eta beharrezko finantziazio-mekanismoak definitu dira eraikinen parkea erabat berritzeko. Hala, 2050 baino lehen oso eraginkorrak eta deskarbonizatuak izatea lortuko da.

Fatxadak berritzea izango da giltzarrietako bat eraikinen energia-eraginkortasun handiagoa eta konfort termikoa lortzeko, eta, ondorioz, kontsumitzailearen fakturan aurrezteko: material, produktu eta sistema berriak ezarri beharko dira eraikinaren inguratzailean, kontuan harturik material eta produktu erregaiak sartzeak eta sutea hedatzeko bide berriak sortzeak dakarten arriskua.

Funtsezkoa da material eta produktu horiek bete beharreko betekizunak ezagutzea, fatxada-mota bakoitzaren hedatzeko bideak zein diren aztertzea, eta hedatze hori mugatzeko edo saihesteko diseinuaren eta soluzioen berri izatea. Gainera, fatxadak berritzeko proiektu horietan, behar bezala aplikatu behar da indarrean dagoen legeria.

EDUKIA 

  • Eraikuntzako materialen eta sistemen suteekiko portaera. Suarekiko erreakzioa vs erresistentzia.
  •  Suteak fatxadan zehar hedatzeko mekanismoak.
  • Aplikatu beharreko araudia (EKT, OD, Suteen aurkako Segurtasuna).
  •  Fatxada-sistemen baliozkotze esperimentala. 

 NORENTZAT DEN 

  • Arkitektoak, proiektugileak, zuzendaritza fakultatiboa.
  • Fatxada-aholkulariak, ingeniaritzak.
  • Eraikitzaileak, sustatzaileak, administrazioak.
  • Elkargo profesionalak, unibertsitateak.
  • Fatxadetarako material, produktu eta sistemen fabrikatzaileak. 

 NORK EMATEN DUEN 

  • Xabier Olano Azkune - Suteen aurkako Segurtasuneko Laborategiaren arduraduna (Industry Lab_services arloa) xabier.olano@tecnalia.com

 

ARGIBIDE GEHIAGO

  • Webinar hau gaztelaniaz egingo da.
  • Bi mezu elektroniko bidaliko ditugu webinarrean sartzeko jarraibideekin. Lehena, webinarra hasi baino 24 ordu lehenago; bigarrena, gogorarazpen gisa, bi ordu lehenago.
  • Mezu hori jasotzen ez baduzu, jarri gurekin harremanetan 902.760.000 telefono-zenbakiaren bidez.

 

Ekitaldian izena ematea

Ekitaldi honetan izena eman nahi baduzu, bete formulario hau:

Parte-hartzailearen datuak

(*) ikurra duten eremuak nahitaez bete behar dira

 
 
 
Segurtasun galdera ezinbestekoa
Jarraitu harremanetan Tecnaliarekin

WEBGUNEAREN TITULARRA

Tecnalia – Inspiring Business

BILATZAILEA



ORRI-OINA

© 2020 Tecnalia.. Eskubide guztiak erreserbatuta.

Parque Científico y Tecnológico de Gipuzkoa. Mikeletegi Pasealekua, 2. E-20009 Donostia (Gipuzkoa). Tel.: 902.760.000 - Nazioarteko deiak: (+34) 946.430.850


NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: