NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:





ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA

Tecnalia. Inspiring Business

Tecnalia. Inspiring Business

Torloju bidezko loturetan aurrekarga aplikatzea eta kontrolatzea

2020.11.25

Tokia: Onlineko ikastaroa
Data: 2020.11.25
Ordutegia: 9:00-16:30
Antolatzailea: TECNALIA
Prezioa: 150€ + BEZa
Arantxa Tejada
arantxa.tejada@tecnalia.com

Torloju bidezko loturek torlojuek jasan dezaketen karga ziklikoaren maila biderkatzen dute. Mihiztatze egokia eginez gero, karga banatu egiten da torlojuen eta gainerako lotura-elementuen artean, eta, hala, karga-ahalmena asko handitzen da. 

  • Ikusiko dugu zergatik den garrantzitsua torlojuei aurrekarga aplikatzea torloju bidezko loturak seguruagoak eta fidagarriagoak izateko.
  • Aurrekarga aplikatzeko teknikei buruzko sarrera bat egingo dugu, eta ikuskapen- eta kontrol-metodoak ere ikusiko ditugu.  
  • Teknikak zer muga dituen ere aztertuko dugu, eta, hala, ulertuko dugu errealitatean zer arazo sortzen diren, eta arazo horiek nola prebeni eta konpon ditzakegun.
  • Halaber, aztertuko dugu torloju bidezko zer motatako loturak dauden, loturako elementuen artean zer interakzio gertatzen diren, muntaketa-prozesua nola egiten den, zerbitzuan zer portaera duten, nola huts egiten duten, eta abar. 

 NORENTZAT DEN 

  • Torloju bidezko loturek nola funtzionatzen duten jakin nahi duten guztientzat: nola estutzen diren ondo, nola kontrolatzen diren, zer ondorio dituen gaizki estutzeak, eta abar.
  • Ingeniariak, teknikariak, muntaketa-arduradunak, mantentze-lanetako arduradunak eta abar. 

AGENDA 

  • 9:00 Ongietorria eta hasiera (10´): Isabel Aramburu.
  • 9:10 Oinarrizko kontzeptuak eta materialak (20´): Leire Mendia.
  • 9:30 Sarrera: Muntaia (20´): Leire Mendia.
  • 9:50 Aurrekarga-parearen kontrola (30´): Jaime Gascón.
  • 10:20 Biraketa-parea eta -kontrola (30´): Jaime Gascón.

10:50 Atsedenaldia (30´) 

  • 11:20 Aurrekarga kontrolatzeko beste metodo batzuk (15´): Leire Mendia.
  • 11:35 Loturek trakzio-kargekiko duten portaera teorikoa (45´): Leire Mendia.
  • 12:20 Ebakidura bat jasaten duten lotuen portaera (10´): Leire Mendia.
  • 12:30 Benchmarking eta kalitatea (15´): Leire Mendia.
  • 12:45 Erakustaldi praktikoa (15´): Leire Mendia.

13:00 Bazkaltzeko tartea (1 h) 

  • 14:00 Torloju bidezko loturen akatsak. Sarrera (1h): Jaime Gascón.
  • 15:00 Azterketa-kasuak (1 h): Jaime Gascón.

16:00 Amaiera

Teoria eta kasu praktikoak konbinatuko dira ikastaroan. Prestakuntza bukatutakoan, parte-hartzaileek dokumentazioa jasoko dute, paperean.

ARGIBIDE GEHIAGO

  • Izena emateko behin-behineko eskaera jaso ondoren baieztatuko dizugu lekurik duzun ala ez, eta ordaintzeko banku-kontuaren zenbakia bidaliko dizugu.
  • Izen-ematea formalizatutzat jotzeko, ikastaroa hasi baino lehenago ordaindu behar da kuota.
  •  Ikastaro honek Fundación estatal para la formación en el empleoren laguntza jaso dezake.
  • Galderarik edo zalantzarik baduzu, jar zaitez harremanetan Arantxa Tejadarekin.

 

Curso Online_Aplicación_Control _Precarga_Uniones_atornilladas

Ekitaldian izena ematea

Ekitaldi honetan izena eman nahi baduzu, bete formulario hau:

Parte-hartzailearen datuak

(*) ikurra duten eremuak nahitaez bete behar dira

 
 
 
Segurtasun galdera ezinbestekoa
Jarraitu harremanetan Tecnaliarekin

WEBGUNEAREN TITULARRA

Tecnalia – Inspiring Business

BILATZAILEA



ORRI-OINA

© 2020 Tecnalia.. Eskubide guztiak erreserbatuta.

Parque Científico y Tecnológico de Gipuzkoa. Mikeletegi Pasealekua, 2. E-20009 Donostia (Gipuzkoa). Tel.: 902.760.000 - Nazioarteko deiak: (+34) 946.430.850


NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: