NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:





ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA

Tecnalia. Inspiring Business

Tecnalia. Inspiring Business

Zurezko egituren ikuskaritza

2020.10.01

Tokia: WEBINARRA
Data: 2020.10.01
Ordutegia: 11:00
Iraupena: 40 minutu + galderen txanda
Antolatzailea: TECNALIA
Prezioa: Doan
Arantxa Tejada
arantxa.tejada@tecnalia.com

Zura eraikuntzarako material gisa erabili izan da tradizioz. Material horrek iraganean izan duen garrantziaren erakusgarri dira ehunka eraikuntza historiko eta hirigune, material hori egiturazko elementu gisa dutenak.

Webinarraren helburua da zurezko egiturak ikuskatzeko dauden aukeren eta prozeduren ikuspegi orokor bat ematea: lehen urratsa da, beharrezkoa egituraren abiapuntua ezagutzeko, eta, ondoren, zurezko egitura duten eraikinetako esku-hartzeetan erabaki egokiak hartzeko.

EDUKIA 

  • Zurezko egituren diagnostikoa egiteko teknika eta metodologia erabilienak aztertuko dira.
  • Ikuskaritza-motak zein diren eta noraino iristen diren azalduko da, hauen arabera: helburuak, materialak eta ikuskaritza-teknikak, zuraren agente degradatzaileak eta zurari  Erresistentzia Klasea in situ esleitzeko oinarri metodologikoa. 

NORI ZUZENDUA 

  • Zurezko egituren ikuskaritzaren aukerak eta erabili ohi diren metodologiak ezagutu nahi dituzten eraikuntzako eragile guztiak (arkitektoak, arkitekto teknikoak, ingeniariak, ingeniari teknikoak, eraikitzaileak, egitura-arotzak eta abar). 

 NORK EMATEN DUEN 

  • Josu Benito Ayucar, Lab_services Division-eko Eraikuntzako Materialen Laborategiko arkitektoa

INFORMAZIO GEHIAGO

  • Webinar hau gaztelaniaz egingo da.
  • Bi mezu elektroniko bidaliko ditugu webinarrean sartzeko jarraibideekin. Lehena, webinarra baino 24 ordu lehenago; bigarrena, gogorarazpen gisa, bi ordu lehenago.
  • Mezu hori jasotzen ez baduzu, jarri gurekin harremanetan 902.760.000 telefono-zenbakiaren bidez.

Ekitaldian izena ematea

Ekitaldi honetan izena eman nahi baduzu, bete formulario hau:

Parte-hartzailearen datuak

(*) ikurra duten eremuak nahitaez bete behar dira

 
 
 
Segurtasun galdera ezinbestekoa
Jarraitu harremanetan Tecnaliarekin

WEBGUNEAREN TITULARRA

Tecnalia – Inspiring Business

BILATZAILEA



ORRI-OINA

© 2020 Tecnalia.. Eskubide guztiak erreserbatuta.

Parque Científico y Tecnológico de Gipuzkoa. Mikeletegi Pasealekua, 2. E-20009 Donostia (Gipuzkoa). Tel.: 902.760.000 - Nazioarteko deiak: (+34) 946.430.850


NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: