
Eraldaketa Digitalaren Katalogoa: TECNALIAren soluzio teknologikoak zure erakundearen eraldaketa digitalerako
Deskargatu PDFaNegozioaren eraldaketa eredu digitalera egin beharreko aldaketarekin lerrokatzen dugu, eta, teknologia digitalak erreferente gisa harturik, aukera berriak bultzatzen ditugu.
Gero eta interkonektatuagoa eta interaktiboagoa den mundu honetan, soluzioak asmatzen ditugu, prozesu, produktu eta zerbitzu digitalen alorrean eskatzen diren teknologia egokienak garatuz eta integratuz. Gure helburua da, batetik, negozioaren eraldaketa eredu digitalera egin beharreko aldaketarekin lerrokatzea eta, bestetik, aukera berriak bultzatzea teknologia digitalak erreferente gisa harturik.
Eraldaketa digitalaren ardatz nagusia enpresaren balio-proposamena digitalizatzea da, prozesuak eta, batez ere, negozio-ereduak berriro diseinatuz. Gainera, produktua edo zerbitzua erabiltzailearekin eta eraiki nahi dugun perimetro digitalarekin pentsatuz taxutzea esan nahi du, hartu-eman bakoitzean fideltasuna bilatuz. Eraldaketa horrek botere-eredu berriak eskatzen ditu, eta, mamituko bada, beharrezkoa izango da bilakaera sustatzea erakundeen eta pertsonen kulturan.
Lantzen ditugun teknologia digitalek negozio-eredu berri bat bultza dezakete eskaintzen dituzten gaitasun berriekin zuzenean loturik. Halaber, digitaltasun txikia baina eskalatzeko edo dibertsifikatzeko potentzial handia duten balio-proposamenei ekarpenak egin diezazkiekete, edo halakoetan eraldaketak eragin. Beste kasu batzuetan, balioa sortzeko prozesuen eraginkortasuna hobetzea lortzen da (eraldaketak, integrazioak, eta abar), eta, aldi berean, efizientzia areagotzen da datuen analisiari esker. Datuaren balioa ateratzea da eraldaketa horren beste helburuetako bat, botere-ereduak sortuz balio-proposamen propioen gainean (defentsarako), baita bestek eginikoen gainean ere (bitartekaritzarik eza). Azkenik, erresilientziaren eta azpiegitura digitalekiko konfiantzaren erronka nabarmendu behar da, eta teknologia digitaletan epe luzerako mendekotasunak sortzen dituzten eraldaketa-prozesuetan arriskua murriztu behar da.
Bete formularioa eta eman zure erakundea aldatzeko urratsa.
Sartu zientzia-dibulgazio, produktu, zerbitzu eta teknologia katalogoetan. Gure helburu nagusia ezagutza zientifikoa berrikuntza eta eragin ekonomiko eta soziala sortzen duten irtenbide teknologiko bihurtzea da.