Azpiegitura

    Gainazaletako ingeniaritzako laborategia

    Laboratorio de ingeniería de superficies

    Laborategiak gainazaleko teknologien aukera zabala du zenbait aplikaziotarako estaldurak, gainazaleko tratamenduak eta gainazaleko eraldaketak egiteko, hala nola aplikazio hauetarako: tribologikoak, korrosioaren kontrakoak, babesleak, optikoak, omnifobikoak, funtzionalak eta sentsorialak, eta lortutako gainazalak karakterizatzekoak.

    Deskribapena

    Azpiegitura honek ekipamendu hau du:

    • Ihinztadura katodikoko sistema lurrun bidezko jalkitze fisikorako (PVD – Physical Vapor Deposition): korronte zuzenarekin (DC), korronte alternoarekin eta maiztasun ertainean (MF), eta potentzia altuko bulkadekin (HIPIMak).
    • Plasma bidezko pantailatze aktiborako edo deskarga osterako ekipamendua: nitrurazioa, nitrokarburazioa, oxidazio ostekoa, katodo barne-hutseko tratamendua edo estalduren jalkitzea, besteak beste.
    • Plasma bidez funtzionalizatzeko edo plasma bidez polimeroak jalkitzeko ekipamendua.
    • Mikrouhin bidezko plasma.
    • Murgilketa-erauzketa bidezko estaldura (dip-coaters).

    Xede anitzeko instalazio pilotuak:

    Instalazio pilotu automatikoak ditugu (10 L-ko eta 30 L-ko tangak) bihurketa kimikoko estalduretarako, estaldura elektrolitikoetarako, anodizaziorako, estaldura polimerikoetarako, gainazalak garbitzeko, pasibaziorako eta sol-gel teknologiarako.

    Karakterizaziorako ekipamendua:

    • Perfilometroa.
    • Marradurekiko erresistentziaren saiakuntzetarako ekipamendua.
    • Ultra-mikrogogortasunaren saiakuntzetarako ekipamendua.
    • Tribometroak (PoD Pin-On-Disk, txandakakoak –reciprocating–, zenbait tenperatura eta girotan).
    • Elektro-tribometroak.
    • Higaduraren saiakuntzak.
    • Estankotasun-probak.

    Nori zuzendua

    Higadura, zahartzea, korrosioa, bio-foulinga eta gisa horretako arazoak konpontzera eta materialen eta osagaien propietate funtzionalak (ukipenezko erresistentzia elektrikoa, propietate optikoak, autogarbiketa, izotz-kontrakoa, mikrobio-kontrakoa eta anti-foulinga, besteak beste) hobetzera bideratutako industria oro.