Ekoizpen-prozesu adimendunen laborategia fabrikazio-teknologia aurreratuak garatzeko, integratzeko, optimizatzeko eta automatizatzeko azpiegitura integral bat da.
Teknologia horiek prozesu diskretuetan oinarrituta daude, eta doitasun eta errendimendu handiko piezak eta osagaiak ekoiztea ahalbidetzen dute.
Laborategiaren gaitasunak eta bertako ekipamendua
Laborategi honek berrikuntza teknologikoa, prozesuen hibridazioa, ekoizpen-kateen optimizazioa eta soluzioen diseinu adimenduna dauzka ardatz. Horretarako, honako teknologia hauek integratzen ditu, besteak beste:
- Fabrikazio gehigarria (WAAM, LMD —haria eta hautsa— eta prozesu hibridoak —arkua+laserra—)
- CNC mekanizazioa (fresaketa, torneaketa…)
- Prozesuak automatizatzea eta kontrolatzea
- Simulazio digitala eta ordenagailuz lagundutako diseinua
- I+G+Ba material eta prozesu berrietan
Ekipamendu aipagarria
- Doitasun handiko fresatzeko eta torneatzeko CNC makinak
- Fabrikazio gehigarriko sistemak: WAAM, LMD eta arku eta laser bidezko prozesu hibridoak
- Prozesu anitzeko robot industrialak eta kolaboratiboak
- Prozesuak simulatzeko eta kontrolatzeko plataformak
- Sentsoreak eta denbora errealean neurtzeko sistemak
- Prozesuak diseinatzeko, planifikatzeko eta optimizatzeko softwarea
Zein erabilera eta onura eskaintzen dizkiete laborategiko gaitasunek gure bezeroei?
- Pieza konplexuak fabrikatzeko soluzio pertsonalizatuak.
- Kostuak, denbora eta kalitatea optimizatzeko prozesu hibridoen integrazioa
- Prototipo funtzionalen eta eskalan ekoizteko prototipoen garapena
- Hondakinen eta materialen kontsumoaren murrizketa
- I+Gri eta transferentzia teknologikoari lotutako laguntza integrala
- Punta-puntako teknologiak erabiltzeko aukera, azpiegitura propioan inbertitu beharrik gabe
- Soldadura industrialean erabiltzeko makinen eta roboten automatizazio segurua eta malgua (Gidarc® )
- Prozesu industrial konplexuen automatizazioa (Watch & Work)
Zergatik aukeratu TECNALIAren laborategia ekoizpen-prozesuak optimizatzeko?
- Esperientzia daukagu eskala industrialeko fabrikazio hibrido eta gehigarrian
- Fabrikazioarekin, robotikarekin eta kontrolarekin lotutako prozesuetan espezializatuta dauden ingeniariz osatutako diziplina anitzeko talde bat daukagu
- Beste laborategi eta teknologia batzuekin integratzeko gaitasuna daukagu
- Prozesuak digitalizatzeko laguntza teknikoa eta aholkularitza eskaintzen dugu
- I+G+Ba material, prozesu eta sistema berrietan
- Azpiegitura ziurtatuak dauzkagu, eta etengabe eguneratzen ditugu
- Unibertsitateekin eta industriarekin elkarlanean jarduten dugu proiektu bateratuetan
Nori lagundu diezaiokegu?
- Fabrikazio aurreratuko soluzioak bilatzen dituzten enpresa industrialei
- Besteak beste, sektore hauei: aeroespaziala, automozioa, energia eta biomedikuntza
- 4.0 Manufakturan, fabrikazio hibridoan eta fabrikazio automatizatuan interesa duen enpresa orori




