AzpiegituraSeinale fisiologikoen laborategiaMuskuluen eta bihotzaren jarduera elektrikoaren analisia, burmuinaren jarduera bioelektrikoarena eta giza gorputzaren seinale fisiologikoena.
AzpiegituraMugimendua analizatzeko laborategiaLaborategi honetan, giza gorputzaren mugimendua aztertu eta analisi biomekanikoak egiten dira, eta, aldi berean, gorputzeko hainbat parteren posizioak eta haien zinematika eta zinetika neur daitezke
AzpiegituraAireko Mugikortasun Berritzaileko laborategia (IAM Lab)“Aeronautika berria”ren baitan aireontzi-kontzeptu berriak MBD metodologia erabiliz garatu eta probatzeko laborategia.
AzpiegituraGidatze autonomorako saiakuntzak egiteko pista (85 x 20 m)Ibilgailu automatizatuen funtzionaltasunak ingurune errealetan eta hirietan izaten diren moduko tokietan (esate baterako, biribilguneak eta bidegurutzeak) baliozkotzeko saiakuntza-pistak.
AzpiegituraIbilgailuetarako trakzio-kontroleko ECUen simulazio-plataformakAutomobilgintzaren sektoreko kontrol-sistema erabakigarriak denbora errealean baliozkotzeko ingurune birtuala; garapen- eta baliozkotze-denborak laburtzen dira hala.
AzpiegituraGidatze autonomoaren algoritmia garatzeko gidatze autonomoko plataforma-ibilgailuakIngurune errealetan maniobrak baliozkotzeko ibilgailu automatizatuak, posizionatzeko eta oztopoak detektatzeko sentsoreekin hornituak.
AzpiegituraIbilgailu elektrikoen trakziorako kontrol-unitateak garatzeko plataformaPropultsio-sistema elektriko eta hibridoen osagaiak garatzeko proba- eta baliozkotze-plataforma gisa sortutako ibilgailua.
AzpiegituraMakina elektrikoen bankada eta inbertsoreen prototipatze bizkorraIbilgailu elektrikoetarako trakzio-sistemen ezaugarriak garatu eta baliozkotzeko bankada dinamometrikoa.
AzpiegituraItsasgarriak eraldatzeko eta funtzionaltasun berriak emateko laborategiaSistema polimeriko akuosoak sintetizatzeko eta lotura itsaskorrak eraldatu, funtzionalitate berriak eman eta karakterizatzeko laborategia.
AzpiegituraMaterial anitzeko egituretarako juntura aurreratuetarako laborategiaLotura itsaskorrean, laser bidezko loturan, lotura mekanikoan, deformazio bidezko loturan, bestelako lotura batzuetan eta haien konbinazioetan oinarritutako material anitzeko loturetarako laborategiak.
AzpiegituraLaser bidezko prozesaketako laborategiaVCSEL (vertical cavity surface emitting laser) laser-sistema duen laborategia; 24 array independente eta 104 x 40 mm2-ko erradiazio azalera ditu.
AzpiegituraSoldadurako prozesu aurreratuen instalazioaLoturetarako teknologia aurreratua duten instalazioak, arkuko prozesu konbentzionaletarako, soldadura orbitalerako, solderingerako eta brazinga egiteko ekipamenduarekin.