Berria

Hidrogenoz eta elektrizitatez propultsatutako lehen kamioiak TECNALIAren zigilua du

2021ko abenduaren 1a
Shinefleet_camión hidrógeno eléctrico

Hidrogenoan oinarritutako soluzio teknologikoak, garraio astuneko floten mugikortasun adimendun eta jasangarrirako.

SHINEFLEET izeneko proiektua, Técnicas Reunidas buru duena, aktiboki ari da lanean salgaien errepideko garraioa deskarbonizatzen. Horretarako, hidrogenoan oinarritutako soluzio teknologikoak garatuko dira, garraio astuneko floten mugikortasun adimendun eta jasangarria bultzatzeko.

Helburua da hidrogeno berdearen eta elektrizitatearen bidez propultsatutako kamioi-prototipo bat lortzea: 2023an probaldian egotea espero da. Ibilgailu hori errentagarria izatea da erronka, eta, halaber, ahalik eta arinena izatea, karga-ahalmena ez galtzeko.

Ekimen horretatik kamioietarako hidrogenozko erregai-pila bat aterako da, eta sorkuntza-sistema modular eta trinko bat, hidrogeno berriztagarria eta urdina konbinatzen dituena. Kamioietan diesela ordezteko irtenbideak, aspalditik itxaro direnak, eskaini behar dira.

Proiektuak hiru eremu ditu

  1. Sistema adimendun berri bat sortzea karbono-aztarna txikiko hidrogenoaren ekoizpen deszentralizaturako.
  2. Erregai horrekin funtzionatzen duen kamioiaren trakzio-burua sortzea.
  3. Flota osoa elkarrekin lotzeko sistema bat, ibilgailuen komunikazioa eta nabigazioa hobetzeko.

Beste urrats bat hidrogeno berdearen bidean

TECNALIArekin eta Técnicas Reunidasekin batera, beste enpresa hauek ere hartzen dute parte: Cikautxo, Avia Ingeniería, Carbotainer, Idneo, Fractalia eta FM Logistic. Baita Hidrogenoaren Zentro Nazionalak, Teknologia Kimikoaren Institutuak, Madrilgo Unibertsitate Autonomoak eta Complutenseak eta Eurecatek.