Berria

TECNALIA material plastikoen eta konpositeen saiakuntza dinamikoetan espezializatu da

2021ko maiatzaren 11a
Ensayos dinámicos para materiales plásticos y composites

Saiakuntza-arau hauekin lan egiten dugu, besteak beste: ISO 899-1, ISO 899-2, ASTM D7791 eta ASTM D3479

Gero eta gehiago erabiltzen dira plastiko indartuak erantzukizun handiko piezetan edo funtzioagatik nahiz kokapenagatik karga ziklikoak edo jarraituak jasan behar dituztenetan, eta, ondorioz, gero eta nabarmenagoa da material horien saiakuntza dinamikoak eta isurpen-saiakuntzak egiteko beharra.

Material plastikoen kasuan, erabilera gero eta espezializatuagoetan erabiltzeko bidea irekitzen ari dira fabrikazio aditiboko teknologietan oinarritutako ekoizpen-prozesu berriak, eta, erabilera horietan, funtsezkoa da portaera dinamikoa.

Plastikoen saiakuntza-metodologiek material metalikoetarako garatutako neke- eta isurpen-saiakuntzen filosofiaren zati bat hartu duten arren, beharrezkoa da material jakin bakoitzerako egokitze eta analisi xehatu bat egitea, plastikoen ezaugarri batzuen ondorioz: maiztasunaren eta tenperaturaren arteko erlazioa, tenperaturak materialaren portaerarekiko duen mendekotasuna, karga-eskakizunak, eta abar.

Materiala berotzea

TECNALIAn, proiektu batzuk egin eta gero, saiakuntza asko doitu eta egin ditugu maiztasunak materialaren beroketan zer eragin duen aztertzeko; trakzioko, konpresioko eta flexioko neke-saiakuntzak egin ditugu, saiakuntzako zenbait karga- eta tenperatura-mailatan.

Saiakuntza-arau hauekin lan egiten dugu, besteak beste: ISO 899-1, ISO 899-2, ASTM D7791 eta ASTM D3479.

Saiakuntza horien azken xedea materialaren iraunkortasuna egiaztatzea da, eta probetekin egiten dira; dena den, pieza errealekin ere egin daitezke, saiakuntza-bankuan.