"The Proactive Factory"k, TECNALIAk Industria Adimendunerako duen ikuspegiak, arrakasta izan du 33. BIEMHean

    2026ko apirilaren 8a

    Proactive Factory TECNALIA

    "BIEMH 2026an, industria konektatuagoa, malguagoa eta aurrea hartzeko gaitasun handiagokoa bultzatzen duten soluzio errealak erakutsi ditugu"

    The Proactive Factoryk arrakasta izan du Bienalean: aurrea hartzen duen fabrikarako bidea markatu dugu

    Zer gertatzen da proposamen teknologiko sendo bat martxan dagoen erakustaldi erreal batean gorpuzten denean?
    Makina Erremintaren azken Bienalean argi geratu zen The Proactive Factory jada ez dela etorkizuneko kontzeptu bat. Errealitate bat da, eta fabrikazio adimenduna bultzatzen ari da; industria-sektoreak eskatzen duen bezain sendo eta argi erakutsi dugu hori.

    Gure standean teknologia bizia eta konektatutako hogei garapen baino gehiago erakusten ziren ia 300 m²-tan, eta bisitatu zutenek bertatik bertara ikusi ahal izan zuten nola uler dezakeen fabrika batek bere testuingurua, nola egokitu daitekeen denbora errealean eta nola aurrea hartu dezakeen arazoak sortu baino lehen. Ekoizteko modu berri bat da, zeinean pertsonak, makinak eta sistemak organismo adimendun bakar gisa ari baitira lanean.

    Soluzio errealak, industria malguago, efizienteago eta konektatuago baterako

    Bost egunez, adimen artifiziala, automatizazio aurreratua eta fabrikazio-ingurune konektatuak integratzen dituzten erakustaldiekin interakzioan aritzeko aukera izan zuten bisitariek, funtsezko hiru esparrutan:

    • Ingeniaritza adimenduna: AA bisuala, erabaki teknikoak bizkortzen dituena eta ezagutza aditua berreskuratzea errazten duena.
    • Ekoizpen moldakorra: makina-erreminten sistemak, denbora errealean desbideratzeak zuzentzeko, geometriak ulertzeko, beren egoera zaintzeko eta langilearekin ahots bidez komunikatzeko gai direnak.
    • Intralogistika koordinatua: robot humanoide kolaboratiboak eta jardunaren fluxuari etenik gabe eusten dioten AGVak eta ibilgailu autonomoak.

    Gainera, OMNIA aurkeztu dugu, gure eragile adimendunen ekosistema, testuingurua interpretatzeko, beharrei aurrea hartzeko eta pertsonei erabakiak hartzen laguntzeko gai dena.

    The Proactive Factory Live: garrantzia duten elkarrizketak

    Azokaren esparruan, The Proactive Factory Live egin genuen, enpresa liderren arteko topaketa-sorta bat, zeinean erronkei, ikaskuntzei eta aukerei buruzko ezagutza trukatu baitzuten. Honako hauek aritu ziren:

    Elkarrizketa horiek nabarmendu egin zuten The Proactive Factoryk industriaren egungo erronken zuzeneko erantzun gisa duen garrantzia, baita hobekuntzak —produktibitatea, efizientzia eta jasangarritasuna areagotzen dutenak— sortzeko duen gaitasuna ere.

    Esperientzia horrek jarraipena du

    Erakustokira hurbildu ezin izan zirenentzat edo erakutsitako guztia berriro aztertu nahi dutenentzat, azokako eduki guztiak gure webgunean bildu ditugu:

    Talentuak eta konpromisoak bultzatutako arrakasta

    Edizio honetan lortutako emaitzara iristeko, ezinbestekoa izan da demoak diseinatzen, garatzen eta txertatzen aritu diren pertsona guztien ahalegina eta dedikazioa.

    Haien lanari esker, TECNALIAk irudi sendo, berritzaile eta koherentea proiektatu du, eta indartu egin da gure lekua, bazkide estrategiko gisa, industria konektatuago, kontzienteago eta aurrea hartzeko gaitasun handiagoko bateranzko bilakaeran.

    Eskerrik asko edizio honetan parte hartu duzuen guztioi.