Technical Conformity Report (TC): arau harmonizatuek estaltzen ez dituzten produktuen baliozkotze teknikoa

    Technical Conformity Report (TC) funtsezko tresna da eraikuntza-sektoreko produktu berritzaileak teknikoki baliozkotzeko, araudi harmonizaturik ez dagoen kasuetan.

    Zer da Technical Conformity Report (TC)?

    Technical Conformity Report (TC) TECNALIAk ematen duen egokitasuneko dokumentu tekniko bat da. Dokumentu horretan egiaztatzen da eraikuntza-produktu berritzaile batek betetzen dituela aurreikusitako erabilerarako aplikatu beharreko baldintzak. Txosten horrek aukera ematen du arau harmonizaturik edo Europako Ebaluazio Dokumenturik (EAD) ez duten produktuak teknikoki baliozkotzeko, eta Eraikuntzaren Kode Teknikoari (CTE) egokitzen zaizkiola bermatzen du. Txostenari esker, errazagoa da proiektugileek produktua erabiltzea eta obran berme osoz sartzea.

    TCaren alderdi garrantzitsuenetako bat da eraikuntzako laborategi espezializatu propioen gaitasun teknikoan oinarritzen dela. Besteak beste, arlo hauetako laborategietan egiten dira saiakuntzak: eraikuntzako materialak, fatxadak, akustika, suteen aurkako segurtasuna eta saiakuntza mekanikoak. Laborategi horietan, iraunkortasuna, egitura-segurtasuna, suteen aurkako segurtasuna eta erabilera-kondizio errealetan duen portaera ebaluatzeko probak egiten dira, besteak beste. Azpiegitura berezi horiei esker, solaskide bakar batekin hitz egiteko aukera ematen du TECNALIAren zerbitzu integralak, eta horrek emaitzen fidagarritasuna hobetzen du, saiakuntza-epeak laburtzen ditu eta produktu berritzaileen ziurtapena azkartzen du. Ondorioz, fabrikatzaileek merkaturatze-denbora murriztu dezakete, eta arin eta segurtasunez ziurtatu Eraikuntzaren Kode Teknikoa (CTE) betetzen dela.

    Gainera, TECNALIAren laguntzari eta TECNALIAk CTEaren barruan duen aintzatespenari esker, TCak arriskuak murrizten, merkaturatzea bizkortzen eta produktuen preskripzio teknikoa errazten laguntzen du.

    Ezagutu TECNALIAk emandako Technical Conformity Reportak.

    Zertarako balio du Technical Conformity Report (TC) batek?

    • TCa TECNALIAk egindako ebaluazio tekniko independente bat da (hirugarren alderdi moduan), eta balioesten du ea eraikuntza-produktu edo -sistema berritzaile batek erregelamendu-eskakizunak betetzen dituen kasu hauetan:
      • Arau harmonizatu aplikagarririk ez dagoenean.
      • Europako Ebaluazio Dokumenturik ez duenean (EAD/DEE).

      Kasu horietan, TCa funtsezko tresna da produktuen erabilera justifikatzeko eraikuntza-proiektuetan eta obra zibilean.

      Noiz behar da Technical Conformity Report (TC) bat?

      Egokitasun-dokumentu bat da TCa, eta behar hauei erantzuten die:

      • Eraikuntzako produktu berritzaileak garatzen direnean.
      • Ebaluazio teknikoa egiteko arau-esparru argirik ez dagoenean.
      • CTEaren aurrean baldintzak betetzea justifikatu behar denean.
      • Merkaturatzea (time-to-market) azkartu nahi denean.
      • Proiekugileek produktua erabiltzeko babes teknikoa behar dutenean.

    Zertan datza Technical Conformity Reportaren (TC) ebaluatzeko prozesua?

    Aurreikusitako erabileraren araberako produktuaren egokitasun teknikoa aztertzen du TECNALIAk TCarekin.

    Prozesuan hau sar daiteke:

    • Kalkulu teknikoak aztertzea
    • Saiakuntzak ENACek akreditatutako laborategietan (fatxadak, akustika, sua, mekanika, materialak)
    • Diseinu- eta instalazio-irizpideak berrikustea
    • Ekoizpenaren kontrolaren ebaluazioa
    • Eraikuntzaren Kode Teknikoa (CTE) betetzen dela egiaztatzea.

    TECNALIA, bere laborategiak eta diziplina askotariko lantaldea dituenez, solaskide bakar moduan arituko da produktu/sistema berritzailea ebaluatzeko prozesu osoan.

    Technical Conformity Report baten edukia

    TC dokumentuak alderdi hauei buruzko informazio tekniko osoa jasotzen du:

    • Produktuaren eta haren osagaien deskribapena
    • Aurreikusitako erabilera.
    • Fabrikazio-prozesua.
    • Kalitate-kontrola.
    • Obran jartzeko baldintzak.
    • Erabiltzeko egokitasunaren ebaluazioa.

    Hori dela eta, funtsezko tresna da obra diseinatzeko, preskribatzeko eta gauzatzeko faseetan.

    Technical Conformity Reportaren baliozkotasuna eta segimendua

    • Baliozkotasuna: 5 urte.
    • Aldizkako jarraipen-kontrolak egin behar zaizkio.

    Kontrol horiek bermatzen dute ebaluatu diren prestazioei eragiten dieten aldaketarik ez izatea produktuan eta fabrikazio-prozesuan.

    TECNALIAren Technical Conformity Reportaren (TC) akreditazioak eta aintzatespen ofiziala

    TECNALIAk bere Technical Conformity Reporten baliozkotasun ofiziala bermatzeko behar diren akreditazioak eta aintzatespenak ditu eraikuntzaren sektorean. Besteak beste:

    • Administrazio Publikoak baimendu du TCak emateko
    • Eraikuntzaren Kode Teknikoaren (CTE) Erregistro Orokorrean inskribatuta dago
    • Egokitasun Teknikaren Ebaluazioak emateko erakunde baimendu bat da da Suteetatik Babesteko Instalazioen Araudiaren (RIPCI) esparruan.
    • Ziurtapeneko Erakunde Nazionalak (ENAC) akreditatutako laborategiak ditu.

    Technical Conformity Report (TC) baten onurak

    • CTEk eta RIPCIk aintzatetsitako dokumentua da.
    • Ebaluazio independente bat da (hirugarren alderdi batek egina)
    • Arau harmonizaturik ez duten produktuak baliozkotzeko aukera ematen du.
    • Merkaturatzeko behar den denbora murrizten du
    • Preskripzio teknikoa errazten du
    • Proiektugileei eta zuzendari fakultatiboei konfiantza ematen die

    Nori lagundu diezaiokegu?

    TCa hauei bideratuta dago, bereziki:

    • Eraikuntzako produktuen fabrikatzaileak
    • Banatzaileak
    • Soluzio berritzaileak garatzen dituzten enpresak

    Akreditazioak eta aintzatespenak

    technical-conformity-bytecnalia-transp

    CTE eta RIPCI-ren esparruan Technical Conformity Report (TC) dokumentuak egiteko erakunde baimendua

    Organismo de Evaluación Técnica (OET) para la emisión de documentos de Evaluación Técnica Europea (ETE) para los Productos de Construcción

    Eraikuntzako produktuei Europako Ebaluazio Teknikoko (EET) dokumentuak emateko Ebaluazio Teknikoko Erakundea (ETE)

    Organismo Notificado Nº 1292 para el Reglamento de Productos de la Construcción

    Arau harmonizatuak dituzten eraikuntza-produktuetarako erakunde jakinarazia (1292 zenbakiduna)

    Organismo Notificado Nº 1292 para el Reglamento de Productos de la Construcción

    Europako Ebaluazio Teknikoei loturiko EVCP lanetarako erakunde baimendua (1292 zenbakiduna)

    Erlazionatutako katalogoak

    Sartu zientzia-dibulgazio, produktu, zerbitzu eta teknologia katalogoetan. Gure helburu nagusia ezagutza zientifikoa berrikuntza eta eragin ekonomiko eta soziala sortzen duten irtenbide teknologiko bihurtzea da.