Laborategi-zerbitzua

Europako ebaluazio teknikoa - EET (lehen EETD zena)

Evaluación técnica europea - ETE (antiguo DITE)

Eraikuntza-produktuen Erregelamenduaren arabera, eraikuntza-produktu berritzaileei CE marka jartzeko Europako Ebaluazio Teknikoak (EET) egiteko Ebaluazio Teknikorako Organismoa (ETO) gara. Europako Ebaluazio Teknikoak (EET) fabrikatzaileak produktuari CE marka jartzean aitortu behar dituen prestazioak jasotzen ditu, baita EVCP sistema aplikatzeko behar diren xehetasunak ere.

Europako Ebaluazio Teknikoa (EET), lehen EETD zena, eraikuntza-produktu baten oinarrizko ezaugarriek dituzten prestazioen ebaluazioari buruzko informazioa dagokion Europako Ebaluazio Dokumentuaren arabera ematen duen dokumentu bat da. Europako Ebaluazio Teknikoak (EET) jasotzen ditu aurreikusitako erabilerarako eraikuntza-produktuari CE marka jartzeko fabrikatzaileak aitortu behar dituen prestazioak, baita Prestazioak Ebaluatzeko eta Egiaztatzeko Sistema (EVCP) aplikatzeko behar diren xehetasun teknikoak ere.  Europako Ebaluazio Tekniko batek estatu kide guztietarako eta Europako Ekonomia Esparrurako eta Suitzarako balio du. Produktuaren prestazioen ebaluazioarekiko konfiantza areagotzen du, eta eraikuntza-produktuak libreki mugitzeko aukera ematen du; hala, Europar Batasuneko barne-merkatuari laguntzen dio. EETei lotutako EVCP zereginetarako 1.292 zenbakiko erakunde jakinarazia gara. Gure alor teknologikoen zeharkakotasunak eta gure aditu teknikoen taldeak eta haiek estatuko eta nazioarteko araudiak ezagutzeak aukera ematen digute Europako ebaluazio-dokumentuak diziplina anitzeko ikuspegi batetik lantzeko. Horrek solaskide bakar bihurtzen gaitu eraikuntza-produktu berritzaileei CE marka jartzeko prozesu osoan.

Nori zuzendua

  • Eraikuntzako materialen eta produktuen fabrikatzaileak.

Ziurtagiriak eta Akreditazioak

Organismo Autorizado para la emisión de Technical Conformity Report (TC) en el marco del CTE y del RIPCI
CTE eta RIPCI-ren esparruan Technical Conformity Report (TC) dokumentuak egiteko erakunde baimendua
Organismo de Evaluación Técnica (OET) para la emisión de documentos de Evaluación Técnica Europea (ETE) para los Productos de Construcción
Eraikuntzako produktuei Europako Ebaluazio Teknikoko (EET) dokumentuak emateko Ebaluazio Teknikoko Erakundea (ETE)
Organismo Notificado Nº 1292 para el Reglamento de Productos de la Construcción
Arau harmonizatuak dituzten eraikuntza-produktuetarako erakunde jakinarazia (1292 zenbakiduna)
Organismo Notificado Nº 1292 para el Reglamento de Productos de la Construcción
Europako Ebaluazio Teknikoei loturiko EVCP lanetarako erakunde baimendua (1292 zenbakiduna)