EBko eraikuntza-produktuei buruzko 305/2011 araudia (CPR) betez, eraikuntza-produktuei CE marka jartzeko erakunde jakinarazia.

Laborategi jakinarazia garen aldetik, gure zerbitzuen artean ehun arau harmonizatutik gora daude, zeinek barne hartzen baitituzte eraikuntzarako askotariko produktuak eta sistemak, non hasierako tipo-saiakuntzak egiten baititugu. Haien artean, azpimarratzekoak dira hauek:
Era berean, Produktuari ziurtagiria jartzeko erakunde gisa eta Fabrikan ekoizpen-kontrola ziurtatzeko erakunde gisa jakinaraziak gaude, zeinak Europako Ebaluazio Dokumentuei (EED) lotutako jakinarazpenak baitira; dokumentu horiek dira Europako Ebaluazio Teknikoen (EET) oinarri. Jakinarazpen horrek, gure laborategien ahalmenarekin eta Ebaluazio Teknikorako Erakunde (ETE) izatearekin batera, aukera ematen digu bere borondatez bere produktua ebaluatu, EET bat lortu eta gerora CE marka jartzea lortu nahi duen enpresa batek behar dituen zerbitzu guztiak eskaintzeko.

CTE eta RIPCI-ren esparruan Technical Conformity Report (TC) dokumentuak egiteko erakunde baimendua

Eraikuntzako produktuei Europako Ebaluazio Teknikoko (EET) dokumentuak emateko Ebaluazio Teknikoko Erakundea (ETE)

Arau harmonizatuak dituzten eraikuntza-produktuetarako erakunde jakinarazia (1292 zenbakiduna)

Europako Ebaluazio Teknikoei loturiko EVCP lanetarako erakunde baimendua (1292 zenbakiduna)
Sartu zientzia-dibulgazio, produktu, zerbitzu eta teknologia katalogoetan. Gure helburu nagusia ezagutza zientifikoa berrikuntza eta eragin ekonomiko eta soziala sortzen duten irtenbide teknologiko bihurtzea da.