Berria

Mugikortasun segurua eta adimenduna, datuen indarrari esker

2022ko azaroaren 7a
Tecnologías disruptivas de cara a una planificación de la movilidad urbana basada en el dato

"Teknologia disruptiboak, datuetan oinarritutako hiri-mugikortasuna planifikatzea lortzeko"

Mugikortasun berriaren barruan sar daitezke ibilgailu deskarbonizatuak, gidatze autonomoa edo auto partekatuen zerbitzuak

TECNALIA orpoz orpo ari da lanean beste zenbait herrialdetako erakundeekin (Herbehereak, Italia, Alemania eta Eslovenia), guztien artean mugikortasun segurua, adimenduna, jasangarria eta ingurumen-inpaktu apalekoa lortzeko gaitasunik garrantzitsuenak garatzeko bidean.

URBANITE ekimenaren bidez, Europako zenbait hiritan ari dira probatzen gaitasun horiek guztiak; esaterako, Messinan (Italia), Bilbon (Espainia), Helsinkin (Finlandia) eta Amsterdamen (Herbehereak).

Teknologia disruptiboak onartzea da plangintza eraginkorra eta efizientea lortzeko puntu erabakigarrietako bat, datuetan oinarrituriko hiri-mugikortasuna antolatzeari begira. Horretarako, partaidetza sustatzen duen ikuspegia baliatzen da, bai eta datuak, datuen analisi aurreratua eta simulazioa batzen dituen plataforma tekniko bat ere.

Datuetan oinarrituriko hiri-mugikortasuna

Mugikortasun berria da inplikatutako sektoreek azken urteotan konpondu beharreko erronkarik garrantzitsuena. Baina, erronka hutsa izateaz gainera, konpromiso bat da, etorkizunerako aukera bat. Aurre egin beharreko erronka horien artean ageri dira presio demografikoa, larrialdi klimatikoa eta emisio kutsatzaileak murrizteko premia. Eta, ildo horretan, eginkizun garrantzitsua izango dute ibilgailuetarako deskarbonizazioa eta gidatze autonomoa bilatzen duten berrikuntzek.

Administrazioak hainbat neurri ari dira onartzen hiri jasangarriagoak lortzeko. Hori horrela, gero eta garrantzitsuagoa da aurrerapen gehiago egitea mugikortasuna planifikatzeko prozesuetan eta metodoetan. Hala, mugikortasunaren testuinguru berria hobeto ulertzen lagundu ahal izango zaie administrazio publikoei eta arduradun politikoei, eta babesa emango zaie politikekin lotutako erabakiak hartzeko eta gorabeherak iragartzeko.