Agenda

    Euskampus Bordeaux Eguna 2019

    Date

    29 November 2019

    Venue

    "Le site de la Bastide”, donde se sitúa el Polo Universitario de Ciencias de Gestión (PUSG) de la Universidad de Burdeos, 15 rue Abadie - 33100 Bordeaux

    Time

    -

    Price

    Free

    Euskampus-Bordeaux Eguna Euskampusen testuinguruan bultzatzen diren bi ekimen nagusien urteroko topagunea da: Jakintza Guneetako Komunitatea eta Euskampus-Bordeaux campusa. Lehen edizioa 2018ko azaroaren 30ean egin zen, Donostian, zeina 2014an, 2015ean eta 2017an egin ziren Euskampus sinposioen eta 2017an egin zen Euskampus Egunaren ondorengoa baitzen. 

    Euskampus-Bordeaux Eguna aukera aparta da jakintza-guneetan eta mugaz gaindiko elkarlaneko ekimenetan parte hartzen duten ikertzaileek beren aurrerapenak ezagutaraz eta parteka ditzaten Euskampuseko erakundeek osatzen duten komunitatearekin. Bestalde, Euskampus-Bordeaux Eguna gure hizkuntza- eta kultura-aniztasunaren aberastasuna ospatzeko eta bizitzeko topagune bat da, baita adiskidetasunezko harremanak ezartzeko ere.

    Euskampus-Bordeaux Eguna jardunaldi irekia da EHUko, Bordeleko Unibertsitateko, DIPCko eta Tecnaliako pertsona guztientzat, baita haien kolaboratzaile estrategikoentzat ere. Bigarren edizio honetan, bada berritasun bat: topagunea Bilbo eta Bordele hirietako ordezkariei ere zabalduko zaie, zuzenean ikus dezaten zer ekimen ari garen garatzen, eta guk haien lankidetza-hitzarmenaren garapena. 

    Nahi genuke Euskampus-Bordeaux Egunaren bigarren edizio honek inpaktu handia izatea aliantzak hedatzen EHU, Bordeleko Unibertsitatea, Tecnalia eta DIPC erakundeen eta Euskal Herriko eta Bordele hiriaren inguruko kolaboratzaileen artean. Era berean, espero dugu ekitaldi hau baliagarria izatea agerian uzteko zer lan ari diren egiten erakunde guztiak gure lurraldeen balio soziala handitzeko.

    IZEN-EMATEA

    Euskampus Bordeaux Eguna 2019 (azken eguna: azaroaren 22a)

    Ordua Gaia
    10:15 Akreditazioa eta ongietorri-kafea
    11:00 Inaugurazio instituzionala
    11:30 Osokoa
    Aurkezpen orokorra
    Ezagutza-poloen araberako aurkezpena
    Euskampus-Bordeauxeko tailerren eta bileren araberako aurkezpena
    Familia-argazkia
    13:30 Luncha posterrekin
    15:00 Nire tesia 180 segundoan
    15:30 Martxan diren nazioarteko proiektuak
    16:00 Bilboren eta Bordeleren arteko lankidetza estrategikoa
    16:30 Amaiera instituzionala
    16:45 Amaiera musikala
    17:00 Agurreko kafea eta freskagarriak