News

TECNALIA Award for the best Doctoral Thesis

2 February 2018

“Digital Transformation” is the topic for the first call

Doktoretza Tesi onenaren sariaren lehenengo edizioa abian jarri berri du TECNALIAk. Hautagaiak aurkezteko azken eguna 2018ko apirilaren 15a da.

Sari honekin, industrian bizkor aplikatzera bideratuta dauden eta ikerketa eta garapen teknologikoaren bidez inpaktu enpresarial bat izango duten doktoretza-tesiak egitea sustatu nahi du TECNALIAk.

Sari honetara aurkez daitezke doktore-titulua 2016ko urtarrilaren 1etik 2018ko urtarrilaren 31 bitartean lortu duten doktoreak, baldin eta tesian lantzen badira enpresek, batez ere ETE-ek, industria 4.0 bihurtzeko egin behar duten eraldaketa digitala errazteko soluzio teknologikoak.

Tesi bakarra izango da sariduna, eta 12.000 €-ko diru-saria dago tesiaren egilearentzat eta 3.000 €-koa tesiaren zuzendaritzarentzat.

Saria emateko epaimahaia ingurune zientifiko-teknologiko eta enpresarialeko izen handiko pertsonek osatuko dute. Erabakia irabazleari entregatzen zaion unean egingo da publiko.

FURTHER INFORMATION

Full terms and conditions can be found here: (PDF)

http://ssl4.gipuzkoa.net/castell/bog/2018/02/02/c1800648.pdf