Agenda

Milan Design Week 2020: the Fuorisalone

Date

16 June 2020 - 21 June 2020

Venue

Milán, Italia

Time

-

Price

Free

“Ventura Centrale” ekitaldian izango gara: leku bitxiak maite dituztenentzako tokia. Milango Estazio Zentralaren azpiko biltegi abandonatuetan zabalduko da, eta diseinu garaikideko zenbait instalazio izango ditu.

Ekitaldi hauek osatzen dute Design Week astea: 

  • Salone del Mobile
  • Fuori Salone
  • Tortona Design Week
  • Ventura Future - STAND FiberEuse TECNALIA  - material konposatu birziklatuen erabilera eta aplikazio berriak 

Ventura Lambratte ezaguna Ventura Projects bihurtu da ekitaldi honetan, eta izaerarik esperimentaleneko ekimenak erakutsiko dizkigu. Etorkizun handiko 82 diseinatzailek inguruan dugun mundu gero eta teknologikoagoaren arazoei helduko diete Ventura Futuren.

Material konposatuen birziklapenaren garapenean dugun eskarmentua aurkeztuko dugu. Arlo horretan, oso emaitza onak ditugu FiberEuse proiektuan.

Altzarien, modaren eta, oro har, diseinuaren ekitaldiez gainera, automobilgintzak ere parte hartuko du, eta diseinuari ematen dion garrantzia erakutsiko. 

  • Lexus-en Limitless Co-Existence
  • Hyundai-ren Energy Zone
  • Mini-ren Mini Living, beti bezala espazioaren erabilera sortzailearen inguruan, marka horren konstante bat. Haiek guztiak azoka zirraragarri honetan aurki dezakegun guztiaren erakusgarri bat besterik ez dira.