ISMORE garezur barneko sistema bat da, iktus baten ondoren paralisiak jotako pazienteen beso paretikoen errehabilitazio motorrari laguntzeko (erabat paralizaturik geratutakoak barnean harturik).
Sistema horri esker, garuna eta giharrak berriz konektatzen dira neuroteknologiaren bidez, funtzio motorra berreskuratzen laguntzen duen errehabilitazio-terapia bat eskainiz.
ARAZOA/AUKERA
Iktusaren intzidentzia eta prebalentzia 1,1 eta 6 milioi pertsonakoa da Europan, eta % 10 hazten da urtean.
Orain artean, ez dago errehabilitazio-terapia estandarizaturik istripu zerebrobaskular baten ondoren erabat paralizatutako eta inolako hondar-mugimendurik ageri ez duten pazienteentzat (% 30).
Hainbat kasutan, fisioterapia pasiboa eginarazten diete pazienteoi inolako onura funtzionalik gabe, eta oso kasu gutxitan hobetzen da pazientearen odol-zirkulazioa eta espastizitatea.
Merkatu potentziala
- Neuroteknologia: 8 bilioi euro 2016an; 12 bilioi euro 2020an; urteko % 12ko hazkunde-tasa konposatua
- Wearable robotak, exoeskeletoak: 36 milioi euro 2015ean; 2.100 milioi euro 2021ean
- Neurorobotak: 200 milioi euro 2018an
- 7 milioi pertsonako merkatu orokor objektiboa eta 300.000 paziente berri gehiago urtean
- Lehiakiderik gabe, erabat paralizaturik dauden pazienteei terapia eskaintzeko
Egindako ekarpena
- TRL 5
- WO2016076886 (EPa emana) eta WO2018096188 patente-familiek babesturiko teknologia
- Lehen mailako bazkideekin lankidetzan garatua: Berkeleyko Unibertsitateak, Tübingeneko Unibertsitateak eta Donostia Ospitaleak osaturiko partzuergoa. UPV/EHU, ULB, CITA eta Biodonostiaren partaidetzarekin
- Saio klinikoa abian. Emaitza positiboak lehen pazientearekin
- Prototipo aurreratuak
- Nazioarteko aintzatespena duen aditu-talde teknikoa