NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:





ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA

Tecnalia. Inspiring Business

Tecnalia. Inspiring Business

Berrikuntza teknologikoa gakoa da enpresak lehiatzeko gai izan daitezen eta negozio-aukerak aprobetxa ditzaten

2020.08.05

EXPORT DES ekimenak enpresak bideratzen ditu, lehiatzeko posizio hobe batetik eta irauteko berme handiagoarekin aurre egin diezaioten COVID-19aren ondorengo egoerari

EXPORT DES ekimenean, CORPEIk proiektu bat kontratatu dio TECNALIAri: “Berrikuntza-diagnostikoak COVID-19aren ondorengo inguruneetan”. Proiektu horrekin, lortu nahi da enpresa esportatzaileek ahalik eta berrikuntza-ahalmen handiena izatea COVID-19aren ondorengo ingurunean.

La Corporación de Promoción de Exportaciones e Inversiones (CORPEI) Ekuadorko erakunde bat da, eta herrialde horretako enpresei ematen die zerbitzua: nazioarteko merkatuetan duen presentzia eta, oro har, esportazioa sustatzen du.

CORPEIren ustez, berrikuntza teknologikoa da gakoa enpresak lehiatzeko gai izan daitezen eta Europar Batasunean eta nazioarteko merkatuetan sortzen diren negozio-aukerak aprobetxa ditzaten. Proiektu honek normaltasunera itzultzen eta munduko testuinguru eta lehia-egoera berrira egokitzen laguntzen die Ekuadorko enpresei.

Webinar eta lan-saioen bidez, azalduko da enpresak berrikuntza teknologikoaren alorrean zer egoeratan dauden COVID-19aren ondorengo ingurunean. Halaber, ibilbide-orri bat proposatuko zaie, berrikuntza-ahamena hobetzeko eta osasun-, gizarte- eta ekoizpen-erronkei aurre egiteko.

EXPORT DES ekimenak enpresak bideratzen ditu, lehiatzeko posizio hobe batetik eta irauteko berme handiagoarekin aurre egin diezaioten COVID-19aren ondorengo egoerari.

Informazio gehiago

Europar Batasunak Ekuadorren duen Ordezkaritzak dirulaguntza bat eman zion CORPEIri, “Ekuadorko MINIETE-entzako laguntza, Europar Batasunera esportazio jasangarriak egiteko eta sustatzeko - EXPORT DES“ proiektua egiteko.

Jarraitu harremanetan Tecnaliarekin

WEBGUNEAREN TITULARRA

Tecnalia – Inspiring Business

BILATZAILEA



ORRI-OINA

© 2020 Tecnalia.. Eskubide guztiak erreserbatuta.

Parque Científico y Tecnológico de Gipuzkoa. Mikeletegi Pasealekua, 2. E-20009 Donostia (Gipuzkoa). Tel.: 902.760.000 - Nazioarteko deiak: (+34) 946.430.850


NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: