Atzeranzko ingeniaritzako zerbitzua

    Aurrekontua eskatu

    Piezei buruzko ahalik eta informazio gehiena lortzea, errealitatea atzitzeko teknologien eta materialak karakterizatzeko beste teknologia batzuen bidez: SEM, FTIR, DSC.

    Servicio de Ingeniería inversa

    Azterketa geometrikoa egiteko, 3Dko eredu bat sortzen da laser bidezko eskanerraren edo argi zuri egituratuaren bidez; eredu horrek formari buruzko informazio osoa ematen du, eta materialaren ezaugarriak gehitu dakizkioke. 3Dko ereduak zenbait formatutan sortzen dira, emango zaien erabileraren arabera; hauek dira ohikoenak:

    • Piezen portaera aztertzea
    • Moldeak egitea
    • 3Dn inprimatzea
    • Lehendik dauden diseinuak eraldatzea
    • Simulazio digitala eta fabrika birtuala

    Materialaren kalitatea identifikatzeko, analisi kimikoan lortu diren emaitzak eta aztertu den piezari dagokion araudiaren arabera egin diren saiakuntza mekanikoetan lortu direnak erlazionatu behar dira. Fabrikazio-prozesua zehazteko, piezaren azterketa makro-mikroestrukturala egiten da. Gure esperientziak emaitzak interpretatzeko aukera ematen digu, fabrikazio-prozesua zein izan den identifikatu ahal izateko (forjaketa/galdatzea, tratamendu termikoa, estaldurak eta abar). Atzeranzko ingeniaritza edozein pieza-motari aplika dakioke.

    • Katalogoz kanpo geratu diren piezen erreplikak egitea
    • Fabrikazio-espezifikazioak zehaztea eta aldatzea
    • Patenteekin erlazionatutako arazoak ebaztea
    • Zer ezaugarri duten ez dakigun osagaiekin bateragarriak diren osagaiak garatzea
    • Simulazio digitalak eta fabrika birtualekoak egitea

    Nori zuzendua

    • Ingeniaritzak
    • Arkitektura-bulegoak
    • Ontzigintza
    • Ondarea eta arkeologia
    • Zientzia forentsea
    • Aktiboen bizi-ziklo osoko agenteak: eraikuntza-enpresak, diseinatzaileak, instalatzaileak, mantentze-lanetako eta operazioetako langileak

    Akreditazioak eta aintzatespenak

    -	Acreditación ENAC ILAC para el sector materiales según ISO 17025 con nº expediente 4/LE063,

    ISO 9001 eta ISO 17025 ziurtagiriak dituen laborategia (ENACen 4/LE063 ziurtagiria)

    -	Acreditación ENAC ILAC para el sector materiales según ISO 17025 con nº expediente 4/LE063,

    Eraikuntza-sektorerako ENAC ILAC akreditazioa ISO 17025 arauaren arabera, (espediente-zk.: 4/LE024)

    -	Acreditación ENAC ILAC para el sector materiales según ISO 17025 con nº expediente 4/LE063,

    Akustikarako ENAC ILAC akreditazioa ISO 17025 arauaren arabera (espediente-zk.: 4/LE456). UNE-EN 9100:2010 arauaren arabera ziurtatutako kudeaketa-sistemadun laborategia

    AIRBUS authorized Laboratory for Surface Treatment

    Gainazal-tratamenduetarako AIRBUSek baimendutako laborategia

    NADCAP MTL accreditation for Materials Testing

    Prozesu kimikoetarako NadCap akreditazioa

    NADCAP MTL accreditation for Materials Testing

    Mateliaren saiakuntzetarako NADCAP MTL akreditazioa

    Organismo Notificado Nº 1292 para el Reglamento de Productos de la Construcción

    Eraikuntzako Produktuen Erregelamendurako 1292 zenbakiko organismo jakinarazia

    Organismo de Evaluación Técnica (OET) para la emisión de documentos de Evaluación Técnica Europea (ETE) para los Productos de Construcción

    Eraikuntzako produktuei Europako Ebaluazio Teknikoko (EET) dokumentuak emateko Ebaluazio Teknikoko Erakundea (ETE)

    Erlazionatutako katalogoa

    Sartu zientzia-dibulgazio, produktu, zerbitzu eta teknologia katalogoetan. Gure helburu nagusia ezagutza zientifikoa berrikuntza eta eragin ekonomiko eta soziala sortzen duten irtenbide teknologiko bihurtzea da.