Berria

    Anticipate The Future: TECNALIAn, etorkizuna gaur eraikitzen dugu

    2025ko azaroaren 20a

    Anticipate The Future: en TECNALIA, el futuro lo construimos hoy

    "Anticipate the Future kanpaina berri bat da, zeinarekin aurrea hartzearen kontzeptua sendotzen baitugu"

    Aurreratu egiten gara, erronka handiak aukera bihurtzeko

    TECNALIAn uste dugu etorkizuna abian dagoela eta aurrea hartu behar diogula. Horregatik, "Anticipate The Future" kanpaina abiarazi dugu. Hain zuzen, ekimen horrek islatzen du berrikuntza eta ikerketa aplikatua ulertzeko dugun modua: biharko erronka handienei erantzungo dieten soluzio aitzindariak garatzeko tresna gisa.

    Dibulgazioko hamahiru bideoren bidez, gure berrikuntza-foku estrategikoak aurkezten ditugu, eta ezagutzera ematen dugu gure ekonomiaren sektore giltzarriak jasangarriagoak, efizienteagoak eta seguruagoak bilaka daitezen egiten dugun lana. Foku bakoitzak erronka bat adierazten du, eta lidergorako aukera bat. Erakusten du nola, gure aurre-hartzeari esker, erakundeek aukera izango duten etorkizun efizienteagoa eta jasangarriagoa eraikitzeko bidea ikusteko.

    Automatizazio malgua: ikasten duten eta egokitzen diren sistemak

    Automatizazioa jada ez da atazak errepikatzea. Horregatik, honelako sistema adimendunak garatzen ditugu: hutsetik hasi gabe ikasten dutenak, berregokitzen direnak eta funtzioa aldatzen dutenak. Robotak eta makinak sentsorez hornitzen ditugu, ingurunea hautemateko eta erabakiak denbora errealean hartzeko. Horrek denak adimen artifizialaren laguntza du, eta, horri esker, programazioa arintzen da. Horrela, erantzuna ematen diegu eskulan kualifikatuaren faltari eta gero eta zorrotzagoak diren prozesuei.

    Smart Monitoring: ikusezina dena ikustea, aurreikusi ezin denari aurrea hartzea

    Teknologia abiadura handian doa aurrera, eta horrekin batera, monitorizatzeko modu berrien beharra. Sentsore kuantikoekin egiten dugu lan: gai dira beste teknologia batzuekin hautemanezinak diren fenomenoak detektatzeko. Horri esker, aukera berriak ireki ditzakegu azpiegitura kritikoetan, segurtasunean eta osasunean, hala nola minbiziaren detekzio goiztiarrean. Etengabeko monitorizazioa funtsezkoa izango da parke fotovoltaikoen, hidrogeno-trenen eta sare adimendunen efizientzia eta segurtasuna bermatzeko.

    Hidrogenoa: energia garbia ekonomia deskarbonizatu baterako

    Badakigu hidrogenoa funtsezkoa izango dela ekonomia deskarbonizatzeko. Hori dela eta, lanean ari gara energia hori erabilgarri izateko garaia laster irits dadin; hala, adibidez, AEM elektrolisia lantzen ari gara. Eindhoveneko Unibertsitatearekin batera garatutako teknologia aitzindari bati esker, H2SITE sortu zen; hain zuzen, 60 pertsona baino gehiagoz osatutako startup bat. Gure nahia da hidrogenoa errealitate izatea siderurgian, mugikortasunean eta industria kimikoan.

    Suaren aurreko segurtasuna: berrikuntza arrisku berriei soluzioak eskaintzeko

    Teknologia berri bakoitzak arrisku berriak dakartza. TECNALIAn, suteen aurkako segurtasuna hobetzen dugu baterietan, eraikuntza industrializatuan, hidrogeno-teknologietan eta sistema fotovoltaikoetan. Plataforma esperimentalak tresna digitalekin integratuz egiten dugu hori —hain zuzen, materialek eta sistemek benetako suteen aurrean nola erreakzionatzen duten aurreikusteko aukera ematen duten tresna digitalekin—. Horrela, ezarpen segurua eta fidagarria bermatzen dugu.

    Sare elektriko adimendunak: klima-aldaketaren aurkako digitalizazioa

    Helburu klimatikoak betetzeko, datozen 25 urteetan historia osoan baino sare elektriko gehiago eraiki beharko ditugu. Biki digitalen, edge computingen, adimen artifizialaren eta hibridazio- eta biltegiratze-teknologien bidez, soluzioak garatzen ditugu, sare horiek adimendunagoak, seguruagoak eta efizienteagoak izan daitezen. Energia adimenez mugitzeko, aurreratu egiten gara.

    CO₂-aren atzipena eta balorizazioa: arazoa baliabide bihurtzea

    TECNALIAn, CO₂-a ez dugu arazo gisa ikusten, aukera gisa baizik. Teknologia aurreratuak garatzen ditugu hura atzitzeko eta erregai sintetiko, material jasangarri edo konposatu kimiko bihurtzeko.

    Zibersegurtasuna: digitalizazio azkar eta seguru baten alde

    Digitalizazioak azkar aurreratzen du, eta gure erronka da modu seguruan aurreratzea: kriptografia aplikatuaren, ziberadimenaren eta adimen artifizialaren bidez, produktu industrialak, sistema autonomoak eta funtsezko zerbitzuak babesten ditugu. Konputazio konfidentzialean eta komunikazio kuantikoetan ere ari gara lanean, datu sentikorrak babesteko.

    Smart Medical Devices: osasun konektatua eta adimenduna

    Adimen artifizialari esker, etorkizuneko gailu medikoek erabaki konplexuak hartuko dituzte eta baliabide gutxiago kontsumituko dituzte. Horregatik, teknologiak garatzen ditugu diagnostiko goiztiarrerako, neuromodulazio ez-inbaditzailerako eta automatizazio robotikorako. Gaurtik biharko osasungintza diseinatzeko, aurreratu egiten gara.

    Fabrikazio-prozesuak eta materialak: industria-lehiakortasuna

    TECNALIAn, fabrikazio-prozesu aurreratuak garatzen ditugu, bai eta material ultrarresistenteak, arinak eta propietate bereziak dituztenak ere. Enpresen lehiakortasuna bultzatuko duten aplikazio kritikoetan pentsatzen dugu. Enpresak edozein ingurune eta baldintzatarako —batzuetan, kritikoak— prest egotea nahi dugu.

    Smart Construction: modularra, jasangarria eta efizientea

    Eraikitzea ez da soilik adreilu- eta hormigoi-kontua TECNALIAn, azkarrago eta garbiago eraikitzeko modu berrien alde egiten dugu, horretarako digitalizazioaren eta robotikaren bidez prozesuak optimizatuz. Eraikuntzaren etorkizuna modularra, adimenduna eta jasangarria izango da, eta hori egia bihurtzeko lanean ari gara gu.

    Etorkizuna abian da. Eta TECNALIAn, aurrea hartzen diogu

    Ez gara soilik berrikuntzaz eta ikerketa aplikatuaz ari: hori posible egiteko egiten dugu lan. #AnticipateTheFuturerekin, etorkizun efizienteago, seguruago eta jasangarriago baten aldeko gure ikuspegia eta konpromisoa partekatzen ditugu. Izan ere, aurrea hartzea ez da datorrena aurreikustea bakarrik. Eraikitzea ere bada.